Bakterio-ostalari interakzioak Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (Map)-engatiko infekzioetan: Etxe-hausnarkarien Mapen zenbait genotiporengatiko infekzioekiko suszeptibilitatea.
- Finantzaketa: INIA RTA2011-00049-00-00
- Ikerlari arduraduna: Marta Alonso
- Gauzatzea: 2011-2014
Hau da proiektuaren helburu orokorra: zenbait ostalari eta kokapen geografikori dagozkien Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (Map)en andui isolatu batzuen birulentzia konparatzea behi-, ardi- eta ahuntz-azienden makrofagoetako sarrera eta biziraupenaren analisiaren bidez, bai eta eredu zelular horietan eragindako erantzun immuneen azterketaren bidez ere.
Hauek dira helburu eta ataza espezifikoak:
1. Ebaluatzea nola sartzen eta ugaltzen diren eta zelula barnean nola irauten duten zenbait genotipo, kokapen geografiko eta ostalariren Map-andui batzuek Map-ekin gehien infektatzen diren etxe-hausnarkarien (ardi-, ahuntz- eta behi-azienden) makrofagoetan.
2. Etxe-hausnarkarien makrofagoek Map-andui hautatuengatiko infekzio baten aurrean duten erantzun immunea zehaztea.