Antibiotikoen zentzuzko erabilera abeltzaintzan
- Finantzaketa: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Nekazaritzako Elikagaien Politikako sailburuordetza
- Liderra: Ana Hurtado
- Gauzatzea: 2018
Antibiotikoak funtsezko medikamentuak dira gizakien eta animalien osasunerako, eta beren erabilerari esker milioika bizitza salbatu dira.Halere, Giza Medikuntzan eta Albaitaritzan eman zaien erabilera desegokiak antibiotiko askoren aurkako erresistenteak diren bakteriak agertzea eta zabaltzea erraztu du, eta horrek “antibiotikoen ondoko arora” eraman gaitzake, non gaur egun oso ohikoak diren estrategia terapeutiko asko jada ez liratekeen eraginkorrak izango.Horregatik, mikrobioen aurkako erresistentziak (RAM) mehatxu globala eta erronka sozioekonomiko garrantzitsua dira jada.
Helburuak:
Helburu orokorra:
Bakterio erresistenteak agertzea eta zabaltzea geroratzea edo eragoztea antibiotikoen zentzuzko erabileran oinarritutako jardueren bitartez.
Helburu bereziak:
- Antibiotikoen erabilerari buruzko diagnostikoa abeltzaintzan, EAEn.
- Erresistentziak ezaugarritzea eta erresistentzien zaintza epidemiologikoa
- Animalien infekzioak eta haien hedapena prebenitzea
- Animalien estatus immunologikoa ezaugarritzea
- Gaixotasun infekziosoen diagnostikorako eta tratamendurako bide berrien garapena