FERGIR

Abeltzaintzako hondakinak laborantzan ongarri gisa erabiltzeko kudeaketa integrala

Nekazaritza-sektorearentzat eta ingurumenarentzat garrantzi handia duten gaurkotasun handiko alderdiei ekiten zaie: gorotz eta minden behar bezalako kudeaketari eta nekazaritza-ustiapenetan ongarritze egokia burutzeari. Hiru urteko proiektua da (2009-2012), POCTEFA – Pirinioetako Lankidetza Programak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritzak finantzatutakoa.

EFERGIR proiekturaen helburua ikerketa eta teknologiaren edakuntza garatzea da  sats eta mindak kudeaketa eta balorizaziotik ongarri giza ondorioztatzen diren arazoei erantzun bateratu bat ematea; hauetariko arazo batzuk dira:

  • Koordinazio eta komunikazio eza abeltzain eta nekazarien artean.
  • Baserrien biltegiratze ahalmen eskasa.
  • Abel-goroskien konpozizio eta maneiuari buruzko informazio eskasa.
  • Gerta litezkeen ingurumen eraginak minda eta goroskien ezarpenarekin.
  • Banaketarako beharreko azpiegituraren gabezia.
  • Abel-gorostien kudeaketa hobetzeko behar diren aurrerapen teknologikoez baliatzeko zailtasuna.