BERRIA
NEIKER Basque Health Cluster sarera batzen da erronka sanitarioei aurre egiteko ikuspegi integral batetik
13 uztaila 2026
- Kluster horretan sartzeak animalia-osasunean, landare-osasunean eta lurzoru-osasunean duen esperientzia helaraztea ahalbidetuko dio zentro teknologikoari, One Health
NEIKER zentro teknologikoa Basque Health Cluster (BHC)sarera batu da; hain justu ere, sare horrek biltzen ditu osasun-eremuko entitateak euskal autonomia-erkidegoan. Integrazio horrek ahalbidetu egingo dio zentro teknologikoari giza osasunari lotutako ekimenetan parte hartzea, One Health ikuspegitik, zeinak animalien, gizakien eta ingurumenaren osasuna lotzen dituen.
NEIKER klusterrera batzeak erantzun egiten dio erronka sanitarioak ikuspegi integratu batetik erantzuteko beharrari. Horiek horrela, zentroak animalia-osasunean, landare-osasunean eta lurzoru-osasunean duen esperientzia dela eta, jakintza eman diezaiekeOne Health kontzeptuaren osagarrien arteko elkarrekintzari lotutako alorrei.
Ikuspegi integratu horren barnean, NEIKERek lan-ikuspuntuari ekarpena egiten dio abeltzaintzaren eta fauna basatiaren bidez. Euskadin zentro teknologikoa da osagarri hori lantzen duen bakarra, eta espezializazio horrek animalia-dimentsioa One Health ikuspegietan sartzea ahalbidetzen du.
«Ikuspuntu hori bereziki esanguratsua da gaixotasun zoonotikoak ikertzerako orduan, hots, bektore edo elikagaien bidez animalietatik gizakietara zuzenean edota zeharka kutsatu daitezkeenak, esate baterako,tuberkulosia, Lyme-ren gaixotasuna edo salmonellosia», azaltzen du Natalia Elguezabal Vegak, NEIKEReko Animalien Zientzia Saileko buruak.
Gainera,zentro teknologikoak esperientzia du espezien artean patologikoki antzekotasuna duten prozesuetan, adibidez, hausnarkarien enteritis granulomatosoetan eta gizakien Crohn-en gaixotasunean, bai eta animalia eta pertsonetan antzeko formetan azaltzen diren gaixotasun partekatuetan, esaterako, hausnarkarien eta gizakien mastitisean.
Alor horietan NEIKERek garatutako jakintzari esker, lagundu egin daiteke, besteak beste, animalia-ereduetako terapia-garapen zein -ebaluazioan, diagnostikatze-tekniken garapen zein ebaluazioan eta gaixotasun infekziosoen arriskuen analisian.
Egoera horretan, NEIKERek lankidetzan jarduten dihardu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin eta Adikzioak arloarekin zein Osakidetzarekin, hainbat lan-ildotan, hala nola entzefalopatia espongiformetan edo bektoreek kutsatutako gaixotasunetan. Gaur egun, lankidetza horiek beste eremu batzuetara, hala nola mikrobioen aurkako erresistentzien ikerketara, ere zabaltzen dira.
Ikerketarako gaitasunak
Ikerketa horiek egiteko, zentroak berariazko instalazio eta ekipamenduak ditu, besteak beste, berotegiak, esperimentazio-eremuak eta hainbat animalia espeziekin entseguak egiteko egokitutako pabiloiak. Horrez gain, bi eta hiru mailako (NCB3) bioeuste-instalazioak ditu. Instalazio horietan honako hauek daude: bost laborategi, lau gela animalia handientzat eta hainbat espezietara egokitzen den animalia txikien esperimentazio-animaliategi bat.
Gaitasun horiek eta Basque Health Clusterera batu izanak NEIKERi giza osasunaren alorrean ikusgarritasuna handitzea ahalbidetuko die, baita lehendik Osasun Sailarekin, Adikzioekin, ospitaleekin, ikerketa-zentroekin eta EHU – Universidad del País Vascorekin dituen lankidetzak indartzea ere.
Bestalde, industriarekin lankidetza-aukera berriak izatea erraztuko dute, bai eta prestakuntza-jarduerak, entitate arteko topaketak eta ikerketa-deialdiak egitea ere. Lankidetza-esparru berri horretan, zentro teknologikoak giza osasunaren alorreko I+D proposamenetan parte hartu, eta animalien, gizakiaren eta ingurumenaren osasunean oinarritutako ekimenak egitea indar lezake.




