Albisteak

BERRIA

Ramón Juste NEIKEReko ikertzaileak Bizkaiko lehen Ohorezko Albaitari Saria jaso du

15 ekaina 2026

 

  • Elkargoaren 125. urteurrena ospatzeko ekitaldian eman zen golardoa, eta Juste doktoreak animalien osasunaren arloan duen nazioarteko lidergoa nabarmentzen du
  • Sariak NEIKERen ikerketa-jarduerak One Health ikuspegi integratzailean duen eragina nabarmentzen du

 

Joan den ostiralean, maiatzaren 30ean, Bizkaiko Albaitarien Elkargoaren, 125. urteurrenaren ospakizunaren barruan, Ramón Juste Jordán doktoreak, NEIKEReko ikerlari bikainak, Ohorezko Albaitari Saria jaso zuen inaugurazio-ekitaldian. Ekitaldi instituzional solemnea Sociedad Bilbaina enblematikoan egin zen, eta foru-, autonomia- eta udal-agintari nagusiak bildu zituen, albaitaritza-zientzien arloan mundu mailako eragina izan duen ibilbide bati omenaldia egiteko.

Golardo hori da entitateak eman dezakeen sari gorena, eta berariaz sortu da sorrera-mugarria dela eta, lanbidearen bikaintasunean eta gizarte-proiekzioan lagundu duten profesionalei behar bezalako aitortza egiteko. Sariak, lehen edizio honetan Francisco L. Dehesa Santisteban albaitariak ere jaso duenak, harrotasun instituzionala dakarkio NEIKERi, eta lehen sektorearen eta gizartearen zerbitzurako transferentzia teknologikoarekin eta ikerketa-bikaintasunarekin duen konpromisoa berresten du.

Álvaro Mateos Amannek aurkeztu zuen ekitaldiko hitz-hartze ofizialetan, albaitariaren zeregin estrategikoa nabarmendu zen, One Health (Osasun Bakarra) zeharkako ikuspegiaren esparruan. Gaixotasun emergenteen % 75 animalia-jatorrikoak diren testuinguru global honetan, oinarri ordezkaezina bihurtu da NEIKER eta antzeko beste batzuk liderrak diren zientzia-ikerketa aurreratuko jarduna, horren bidez frogatu baitaitezke animalia-patogenoen bertsio ahulduekiko kontaktuak giza immunitate-sisteman dituen ondorio onuragarriak, haien prebentzio epidemiologikoa, nekazaritza-jasangarritasuna eta elikadura-segurtasun kolektiboa.

Stanfordeko rankingak bermatutako mundu mailako eragina duen ibilbidea

Juste Jordán doktoreak ibilbide luze eta bikaina du animalien osasunaren arloan. Albaitaritzan doktorea da, eta bere ibilbidean zehar, besteak beste, Alemaniako Tierärztliche Hochschulen eta Estatu Batuetako Nebraskako Unibertsitatea eta Texas A&M Unibertsitatean lan egin du. Halaber, erantzukizun handiko karguak izan ditu, esaterako, NEIKEReko Nekazaritza Berrikuntzako arduradun zientifikoa eta Asturiasko SERIDAko zuzendari kudeatzailea.

Bere ikerketa-jarduera batez ere mikobakteriosien azterketan zentratu da, eta sekulako lorpenak egin ditu: paratuberkulosia kontrolatzeko eraginkortasun epidemiologiko eta ekonomikoko lehen eredu matematikoa garatu zuen, zuzenean lagundu zuen Espainian H5N1 hegazti-gripearen lehen kasua detektatzen, eta zientifikoki frogatu du abereetan entrenatutako babes immunitarioa.

250 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, eta 13 doktorego-tesi zuzendu. Nazioartean itzal handikoa dela bermatzen du Stanfordeko Unibertsitatearen sailkapen ospetsuak (Stanford Ranking), zazpi aldiz jarraian sartu dute eta; alegia, bere jakintza-arloko munduko % 1,5 onenen artean dago. Duela gutxi argitaratutako animalien zientzian eta albaitaritzan eragin handiena duten ikertzaileen zerrendak 205 munduan kokatzen du, eta bere zuzendaritzapean trebatutako NEIKEReko beste 4 doktore munduko garrantzitsuenen artean kokatzen ditu. Balioespen horiek NEIKERek animalien zientzian egindako ikerketaren indar kolektiboa nabarmentzen du, eta etorkizunean jarraipena izatea bermatzen du. Bere lanak, gainera, erreferentziazko hainbat sari jaso ditu, hala nola Vet+i erakundearen Isabel Mínguez Tudela saria, Zendal taldeko enpresa farmazeutikoaren Isabel Zendal saria eta Animal’s Health aldizkariaren Ikerketa Saria.

 

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.