Albisteak

BERRIA

AGENDA OTSAILAK 24-25-26: GPS gailuen sarea larre komunaletan

17 otsaila 2026

Otsailaren 24-25-27

12:00 – 13:00

Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba (Ikusi kokapen zehatzak)

Datorren otsailaren 24, 25 eta 26an, NEIKERek larratze estentsiboa digitalizatzeari eta larre komunaletan GPS gailuen sareak ezartzeari buruzko jardunaldi tekniko batzuk antolatuko ditu, Gorbeiako KBEan jarritako arretarekin.

Topaketa hauen helburua teknologia berriek euskal abeltzaintza sektorean duten inpaktua aztertzea da , baita errentagarritasuna hobetzeko azken nobedade teknologikoak aurkeztea ere.

Gainera, Bizkaiko eta Arabako saioetan, 2025-2026 larratze-aldiko GPS gailuak bilduko dira, dagokien mantentze-lanak egiteko.

  • NORI ZUZENDUA: Abeltzain guztiei (GPS sarean parte-hartzaile izan ala ez), mendi larre komunaletako eta Gorbeia KBE-ko teknikari eta kudeatzaileei, eta publiko orokorrari.

Egutegia eta Lekuak

  • Otsailak 24: Segurako Udaletxea (Segura, Gipuzkoa).
  • Otsailak 25: Kultur Etxea (Orozko, Bizkaia).
  • Otsailak 26: Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroa (Ondategi, Araba).

Egitaraua

12:00 – 12:20 | Larratze estentsiboaren digitalizazioa: bere inpaktua abeltzaintza sektorean (NEIKER).

12:20 – 12:40 | Errentagarritasuna handitzeko nobedade teknologikoak (DIGITANIMAL).

12:40 – 13:00 | 2025-2026 larratze-aldiko GPS-en bilketa mantentze-lanetarako (Bizkaia eta Araba).

13:00 | Itxiera (Bizkaian txakolin dastatzearekin batera).

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.