e-Rigation

Estazio meteorologiko birtualak Sudoe lurraldean ureztatzea optimizatzeko

  • Proiektuaren hasiera: 2025/06/01
  • Proiektuaren amaiera: 2028/05/31
  • Ikertzaile nagusia: Gorka Landeras
  • Saila: PPV
  • Finantzatzailea: EB
  • Programa: INTERREG SUDOE
  • Deialdia: 2. deialdia, 2021-27
  • Erreferentzia: S2/2,5/E0145
  • Akronimoa: e-Rigation
  • Aurrekontua, guztira: 1 155 564,52 euros
  • Finantzatutako ehunekoa: XXX uste dut % 100… baina ez nago seguru.
  • Bazkideak: ACMG, IMIDA, EUSKALMET , IPB, CDA24, CDA64, CIM-DOURO eta CIM-VISAU

Helburu orokorra

e-Rigation Sudoe proiektuak estazio meteorologiko indibidualen sare bat garatu eta testatuko du; horri esker, nekazaritza-jarduerek Sudoe eremuko ur-sisteman duten eragina murriztu ahalko da, geroz eta ur gutxiagoko testuingurura egokitzeko lagungarria izateaz gainera. Halaber, ekoizleak gaitzeko eta ur-baliabideen kudeatzaileak sentsibilizatzeko dispositiboa jarriko da martxan.

Helburu zehatzak

  • Estazio birtualen sistema bat garatzea, hainbat Sudoe eremutako lurzati-mailan oinarri meteorologiko-klimatikoko hainbat adierazle modu operatiboan emango dituena, geroago ureztapena kudeatzeko existitzen diren sistemetan integratzeko.
  • Lurzati-mailako adierazleen eguneroko informazio-fluxua ahalbidetuko duten sistemak abiaraztea eta modu operatiboan mantentzea, hainbat parametrori dagokienez ureztapena monitorizatzeko aplikazioen hobekuntzak ebaluatzeaz gainera.
  • Ureztatze-kudeaketaren eta labore-gaixotasunen tratamenduaren efizientzia hobetzearekin lotutako prestakuntza, esperientzia-trukea eta gaikuntza ematea administratzaile publikoei, kudeatzaileei eta erabiltzaileei.

Emaitzak

  • Nekazaritza-eremuan baliabide hidrikoen erabileraren efizientzia hobetzea, doitasun handiko estazio meteorologiko birtualek informazio meteorologikoa –baita iragarpen meteorologikoa ere– denbora errealean emateko sistema bat garatuz.
  • e-Rigation Sudoe proiektuak alor zientifiko-teknikoan berritzaileak diren soluzioak garatu eta testatuko du, nekazaritza-jarduerek Sudoe eremuko ur-sisteman duten eragina murrizteko, geroz eta ur gutxiagoko testuingurura egokitzeko lagungarria izateaz gainera. Halaber, ekoizleak gaitzeko eta ur-baliabideen kudeatzaileak sentsibilizatzeko dispositiboa jarriko da martxan.

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.