Lekadunetan oinarritutako osagai berri seguruak, osasungarriak eta jasangarriak
- Proiektuaren hasiera: 2024ko urtarrila
- Proiektuaren amaiera: 2025
- Ikertzaile nagusia: Amaia Ortiz Barredo
- Finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza
- Programa: Elikadura Osasungarrirako Estrategia
- Deialdia: 2024 Berrikuntza Funtsa
- Akronimoa: 3SLEKA
- Aurrekontua guztira: 380.000
- Finantzatutako ehunekoa: %100
- Bazkideak: NEIKER – AZTI
Helburu orokorra:
Osagai eta elikagai berriak garatzeko behar den ezagutza eta teknologia ikertzea eta sortzea, LEKADUN SEGURUAK, OSASUNGARRIAK ETA JASANGARRIAK oinarri hartuta, biztanleria seniorraren bizi kalitatea hobetzeko eta euskal elikagai sektorea eraldatzeko, trantsizio energetiko-klimatikoari, elikagaien segurtasunari, nutrizio ongizateari eta biztanleriaren zahartzearen erronka demografikoari aurre egiteko.
Helburu espezifikoak:
- Lekadunak ekoizteko ekosistema seguruagoa, jasangarriagoa eta osasungarriagoa bultzatzea, sintesiko produktu agrokimiko konbentzionalak erabiltzen ez dituen nekazaritzako maneiu estrategietan oinarrituta.
- Lekadunetan oinarritutako osagai berriak eta horiek elikagaien egituretan duten eragina ikertzea, ikerketa modelizatu eta elikagaien formulazioan aplikatzeko.
- Zahartze osasungarriaren ikuspegitik, seniorrei lotutako zentzumen, nutrizio edota osasun eskakizunak betetzen dituzten produktu, teknologia eta zerbitzu berritzaileak garatzea.
- Gardentasuna eta trazabilitatea sustatzea osagaien eta elikagaien balio katean.
- Kontsumitzaileari labore lekadunen inguruko gogobetetasuna, informazioa eta konfiantza ematea.
- Euskadi Europako lidergoan kokatzea osagai eta produktu alternatiboen garapenari, teknologiari eta ekoizpenari dagokienez, lekadunetan oinarrituta, sektoreko hornidura handitzeko.