Albisteak

BERRIA

Trebatu NEIKERen IKERTALENTekin, eta parte hartu klima-aldaketa, one health edo animalia-osasunari buruzko proiektuetan

6 ekaina 2024

 

 

  • Zentro teknologikoak doktore aurreko 3 ikerketa plaza eta teknologoentzako beste 4 plaza eskaintzen ditu, Ikertalent laguntza programaren bidez
  • Ekimena prestakuntza bultzatzera eta sustatzera bideratuta dago, nekazaritzako elikagaien balio kate osoko arlo zientifiko-teknologikoetan I+G+B ekimenetan parte hartuz

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ikertalent laguntza programaren beste deialdi bat abiarazi du. Ekimena ikertzaile eta teknologoen prestakuntza bultzatu eta sustatzera bideratuta dago, Euskadiko zentro teknologikoetan sartuta, euskal nekazaritzako elikagaien balio kate osoko arlo zientifiko-teknologikoen I+G+B proiektuak garatzen parte har dezaten.

Ildo horretan, NEIKER zentro teknologikoak doktore aurreko ikertzaileei zuzendutako 3 plaza eskaintzen ditu, 4 urteko iraupena duen proiektu batean parte hartu ahal izateko, baita teknologoentzako 4 plaza ere, horien prestakuntza 2 urtekoa izanik.

Zuzkidura ekonomikoari dagokionez, doktore aurreko ikerketa proiektuetan parte hartzen dutenek 22.000 euro izango dituzte lehen urtean, 23.000 euro bigarrenean, 25.000 euro hirugarrenean eta 31.500 euro laugarren urtean. Zenbateko hori 8.000 eurorekin osatuko da, eta prestakuntza urte bakoitzeko 2.000 euro egongo dira erabilgarri, prestakuntza prozesutik eratorritako gastuak ordaintzeko, hala nola laguntzari lotutako unibertsitate ikastaroetan matrikulatzeko edo kongresu zientifiko, mintegi, ikastaro eta lan jardunaldietara joateko.

Teknologoek, berriz, 17.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute lehen eta bigarren urteetan, 2.000 eurorekin osatuta, urteko 1.000 euro.

Laguntzen programan garatu beharreko proiektuak

  • Doktore aurreko ikertzaileei zuzenduta:
    • Emisioak arintzea eta digitalizazioa. Iot gailuak eta adimen artifiziala, abeltzaintzan berotegi efektuko gasen eta amoniakoaren isuriak iragartzeko ereduak monitorizatzeko eta garatzeko.
    • Animalien osasuna. Behien paratuberkulosiarekiko eta tuberkulosiarekiko erresilienteak diren animaliak identifikatzeko, ezaugarritzeko eta genetikoki hautatzeko tresna berriak garatzea.
    • Laboreak klima aldaketara egokitzea. Patataren laborantza eraginkortasunez maneiatzeko estrategia berriak, klima aldaketaren ondorioz sortzen ari diren izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko.
  • Teknologoei zuzenduta:
    • Osasun Globala. Coxiella burnetiiren genoma osoen karakterizazioa eta zoonosi horien zaintza hobetzea Europan.
    • Lurzoruen kontserbazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen kartografia biltzea eta garatzea, ingurumena babesteko eta zabaltzeko.
    • Basogintza sektorea klima aldaketara egokitzea. Hautatutako baso landarea in vitro ekoiztea, baso erresilientzia bermatzeko aldaketa globaleko egoera batean.
    • Mikroalgek etorkizuneko nekazaritzarako duten potentziala. Nekazaritzako elikagaien efluenteak mikroalgak ekoizteko berrerabiltzea eta Nekazaritza Zirkularrean aplikatzea.

Eskaerak bidaltzeko epea irekita dago dagoeneko, eta esteka honen bidez izapidetu daitezke. Horrez gain, NEIKERek helbide elektroniko honen bidez erantzungo die interesa duten pertsonen kontsultei: inforeanneiker.eus.