Pirinioetako lurzoruak: ezagutu, babesteko
- Proiektuaren hasiera: 2024/01/01
- Proiektuaren amaiera: 2026/12/31
- Ikertzaile nagusia: Ainara Artetxe
- Finantzatzailea: Interreg POCTEFA 2021-2027 programa
- Erreferentzia: EFA 045/01
- Aurrekontua: Guztira: 1.795.513,20 € / NEIKER: 197.852,30 € (%65 finantzatuta)
- Bazkideak: ICGC (Institut Cartogràfic i Geològic de Catalunya), CTP-OPCC (Pirinioetako Lan Erkidegoaren Partzuergoa – Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia), NEIKER (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, SA), UPNA (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), DRYMA (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua), IPE-CSIC (Instituto Pirenaico de Ecología, Consejo Superior de Investigaciones Científicas), UT3 (Université Toulouse III – Paul Sabatier), FORESPIR (GEIE FORESPIR) eta FMC (Marcel Chevalier fundazio pribatua).
- Webgunea: www.soplyr.eu
Helburu orokorra:
Mendiko lurzoruen babesa eta kontserbazioa bultzatzea, baita klima aldaketarekiko erresilientzia ere, ezagutza garatuz, praktika onak definituz, ahultasun nagusiak aztertuz eta mendiko herritarrak eta erabiltzaileak sentsibilizatuz baliabide hauskor hori mantentzeko.
Helburu espezifikoak:
- Metodologia bateratu bat ezartzea, bide/gune pilotuetan mendiko lurzoruen degradazio prozesuak eta mailak inbentariatu, kalifikatu eta kuantifikatu ahal izateko, eta horiek kontserbatzeko eta birgaitzeko praktika onei buruzko informazioa ematea.
- ‘Lurzoru’ baliabidearen balio naturalari, degradazio arriskuei eta kontserbatzeko beharrari buruzko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa handitzea.
- Lurzoruak eta horien erabilerak kontserbatzeko eta zaintzeko interes nagusia duten Pirinioetako erakundeen arteko lankidetza sustatzea, klima aldaketara hobeto egokitzea sustatzeko funtsezko elementu gisa.
- Pirinio osoko lurzoruen katalogo eta kartografia bat sortzea, 1:400.000 eskalan, jarraitua eta homogeneoa, metodologia estandarizatu eta erreproduzitzaile baten bidez, beste lurralde batzuetara transferitu ahal izateko.