REGENPAT

Kontsumorako patataren ekoizpena Araban, kudeaketa erregeneratiboarekin

  • Proiektuaren hasiera: 2022/10/10
  • Proiektuaren amaiera: 2023/12/31
  • Ikertzaile nagusia: Amaia Ortiz Barredo
  • Departamentua: Landare Ekoizpena
  • Finantzatzailea Talde Operatiboak
  • Aurrekontua: 43.865,05 € (%62,13 finantzatuta)
  • Bazkideak: Udapa, Eroski, lrusare, EIT Food eta NEIKER

Helburu orokorra:

Proiektuaren helburu nagusia da adierazle kuantifikagarriak definitzea, nekazaritza erregeneratiboaren premisa orokorren pean labore lurra berreratzen dela erakusten dutenak, Araban kontsumorako patata ekoizteko.

Helburu espezifikoak:

  • Kontsumorako patata ere sartzen duten labore estentsiboen errotaziorako lanketa erregeneratiboaren eskuliburua definitzea.
  • Nekazaritza erregeneratiboaren balioa nabarmentzea (datuen garapena, monitorizazioa eta ebaluazioa), kontsumorako patata ekoizteko proiektu pilotu baten bidez, 1. ekintzan zehaztutako erabilera estandarraren arabera, eta parametro objektibagarrien (neurgarriak) ebaluazioa eginez, ekoizpen sistemaren ziurtagiria eta normalizazioa lortzeko sistemak bermatzeko.
  • Produktu berri baten merkatu azterketa: “kontsumorako patata erregneratiboa”.
  • Araban sistema erregeneratiboekin lortutako kontsumorako patataren ekoizpena zabaldu, koordinatu eta dinamizatzea.