Albisteak

BERRIA

Lanaland, ardi Latxaren artilerako erabilera berriak

31 maiatza 2021

Lanaland, ardi Latxaren artilerako erabilera berriak

Duela zenbait urtetik hona, ardi latxaren artileak ez du irteerarik merkatuan, eta hondakin gisa tratatzen da, horren kudeaketak artaldeen jabeentzat dakartzan gastuarekin eta eragozpenekin.

Egoera hori bideratzeko, NEIKERetik, Latxa Esnea Koop., Ekolber, Urkome, Pirinio Atlantikoetako Nekazaritza Ganbera, Baionako Merkataritza Ganbera eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearen (UPPA) laguntzarekin, Lanaland proiektua abiarazi dugu; ekonomia zirkularreko ekimen bat da, erabilera berrien bidez, gai horretatik EAEn eta Nafarroan urtero sortzen diren 2.000 tona baino gehiago errebalorizatzeko.

Garatzen ari diren aplikazioen artean daude artilea plastikoaren ordez erabiltzea, balizak edo 3D inprimagailuetarako haria egiteko, poliesterraren ordez erabiltzea ehungintzan edo landareetarako ongarri moduan bioongarrien formulazioan.  Horiek guztiak produktu biodegradagarriak eta ingurumenaren aldetik jasangarriak izanik.

Informazioa gehiago: Lanaland.