METEOGARBI

Euskadiko laboreetan gaixotasunak izateko arriskua kalkulatzea, estazio meteorologiko birtualak erabiliz

  • Proiektuaren hasiera: 2025/01/01 edo 2025/01/01?? Zalantza.
  • Proiektuaren amaiera: 2025/12/31
  • Ikertzaile nagusia: Gorka Landeras
  • Departamentua: Landare Ekoizpeneko eta Babeseko Departamentua
  • Finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF)
  • Programa: Talde operatiboak
  • Deialdia: 2024
  • Erreferentzia: 00001-COO2024-65
  • Akronimoa: METEOGARBI
  • Partzuergoaren aurrekontua, guztira: 199.107,10 €
  • NEIKERen aurrekontua: 37.791,36 €
  • Bazkideak: UAGA, AGA, NEIKER eta EUSKALMET

Helburu orokorra

Proiektuaren helburu orokorra honako hau da: sistema berritzaile, interaktibo eta malgu bat abian jarri eta transferitzea, Euskadiko nekazaritza-lurzatietako laboreen gaixotasunetarako arriskua zenbatesteko, nekazaritza-ustiategietako laborantza-lurzati bakoitzean kokatutako estazio meteorologiko birtualak erabiliz.

Helburu zehatzak

Helburua lortzeko, laboreen gaixotasunetarako arriskua zenbatesteko sistema –laborantza-lurzatietan kokatutako estazio meteorologiko birtualetan oinarritua– erabiltzeko proba pilotuak garatzea proposatzen da:

  • Estazio birtualen sistemak emandako datu meteorologikoak baliozkotzea, nekazaritza-lurzatien monitorizazioaren medioz.
  • Mahatsondoak zurina pairatzeko duen arriskua zenbatesteko ereduak balioestea eta tratamendu fitosanitarioak aplikatzearen efikazia ebaluatzea, estazio meteorologiko birtualek emandako informazioan oinarrituta.
  • Patatak gorrina pairatzeko duen arriskua zenbatesteko ereduak balioestea eta tratamendu fitosanitarioak aplikatzearen efikazia ebaluatzea, estazio meteorologiko birtualek emandako informazioan oinarrituta.

Emaitzak

  • Estazio meteorologiko birtualen zehaztasuna baliozkotzea, kontrol-estazio finkoak baliatuta.
  • Nekazaritza-lurzatietako laboreen gaixotasunetarako arriskuekin lotutako ereduaren zehaztasuna baliozkotzea.
  • Doitasuneko nekazaritzako tresna digital horiek txertatzeak dakarren ekonomia- eta ingurumen-onura frogatzea.