GO-GORBEIA

Mendialdeko larreak nekazaritzaren eta ingurumenaren aldetik kudeatzeko antolamenduaren eta teknologien ereduak parte hartzean oinarrituta.Esperientzia pilotua Gorbeiako Mendigunean (Bizkaiko aldea)

  • Finantzaketa:Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Saila.Eusko Jaurlaritza 
  • Liderra:Sonia Barrondo (Gorbeialde LGA).Azpiproiektua NEIKERen:Isabel Albizu 
  • Gauzatzea:2016-2018

Azalpena:Mendialdeko larreak nekazaritzaren eta ingurumenaren aldetik kudeatzeko antolamenduaren eta teknologien ereduak, Gorbeiako Mendigunearen Bizkaiko aldeko eremu pilotuan parte hartzean oinarrituta. Asmoa da mendialdeko larreak kudeaketan erabakiak hartzen laguntzeko sistema bat garatzea, aukera ekologikoekin eta erabiltzaileen premiekin bat etorrita maneiatzeko eszenatokiak proposatuta, landa ingurunea biziberritzen laguntzeko.

Helburuak:

Helburu orokorra da larreen kudeaketan erabakiak hartzen laguntzeko sistema bat garatzea.Ezagutza berezia sortaraziko duten ekintza ereduak ezartzen dira, antzemandako arazoei irtenbidea emateko erabakiak hartu ahal izateko.Horretarako, jarraipen plan bat programatzen da, teknikariak eta abeltzainak iraunkortasunaren balorazioan eta balorazio horren oinarrizko interpretazioan erabiliko diren adierazle guztien protokoloen gainean trebatu eta trebakuntza horretan oinarrituta kudeaketa egokikorra egiteko abiapuntu izan dadin, modu horretan larreen habitaten kontserbazioan inplikatu, trebatu, sentsibilizatu eta motibatzen laguntzeko.