Landare ikerketan espezializatutako taldeak

Landare ikerketan espezializatutako taldeak.

NEIKERek landare ikerketarako honako talde hauetan parte hartzen du.

Doitasunezko mahastizaintzan espezializatutako taldea

Sortutako gaikako sarearen bokazioa nagusiki aplikatua da, eta sortutako ezagutzak mahastizaintza eta ardogintzaren sektorera lekualdatzera bideratuta dago; lehenengo fasean, parte hartzen duten taldeek partekatutako ezagutzak hartuko dira oinarri, eta, gero, baita horien ondoriozko proiektuak ere. Teknologiaren transferentziara bideratutako ekintza nagusien artean, azpimarratzekoa da Zehaztasuneko Mahastizaintzari buruzko dibulgazio jardunaldiak antolatu direla. Jardunaldi horietan, sektoreko eragile sozioekonomikoei (upategiei, mahastizainei, kooperatibei…) Sareko kideen ezagutzak helarazi nahi zaizkie, eta harremanetan jarri gerora I+G+B arloan gauza daitezkeen ekintzetarako. Teknologiaren transferentziara bideratutako ekintza horiek guztiek ahalbidetuko dute, epe labur batean, sektoreko enpresak Sareko ikertzaileekin harremanetan jartzea, eta horien bidez lankidetzak eta ikerketa kontratuak sortu ahal izango dira, enpresa horietan Zehaztasunezko Mahastizaintzako Teknologien erabilera inplementatzeko.

viñedo
agricultura
Agroekologia

Euskadiko Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Proiektua (FOPE). Nekazaritza Ekologikoaren Sustapena