Albisteak

BERRIA

STEAM Sareren Gazteentzako Lanbide Orientazioko Topaketetan parte hartu dugu

19 urria 2022

STEAM Sareren Gazteentzako Lanbide Orientazioko Topaketetan parte hartu dugu

  • NEIKER STEAM Sareren parte da; ikastetxeen eta eragile sozioekonomikoen sarea da, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko.
  • Aste honetan hiru topaketa egin dira Gasteizen, Hernanin eta Bilbon, hurrenez hurren, eta NEIKEReko lau ikertzailek Bilbon parte hartu dute, beren esperientzia unibertsitate aurreko ikasleei hurbiltzeko.

Topaketak Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi Estrategiaren barruan daude. Estrategia horren helburua da STEM irakaskuntzak (Science, Technology, Engineering, Mathematics) Euskadiko ikasle guztiei hurbiltzea, batez ere neskei. Estrategia horren barne, STEAM Sarek ikasleek egunero Euskadin lan egiten duten enpresa eta zentro teknologikoetako praktika profesionalak ezagutzea sustatzen du.

DBHko eta Batxilergoko ehun euskal ikaslek baino gehiagok parte hartu dute gaur goizean Deustuko Unibertsitatean ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko ospatu den topaketa berritzailean. Euskadiko enpresa eta erakundetan lan egiten duten zientzia eta teknologiako hogei bat profesionalek lagundu diete. NEIKEReko ikertzaileez gain, bertan izan dira Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), CIE Automotive, Cikautxo, Gestamp, Ikaslan Bizkaia, ITP Aero, Maier S. Coop., Sener Ingeniería y Sistemas, Tecnalia eta Deustuko Unibertsitateko profesionalak.

Ekitaldia Elhuyarrek antolatu du eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatu du, eta hitzordu azkarren formatu original eta dinamikoan oinarritu da. Ikasleak launakako taldeetan banatu dira eta, haiekin batera, hamabost minutuko txandetan, gonbidatutako profesionalak eseri dira, esperientziak beraiekin partekatzeko. Denbora horretan, profesionalek gazteek planteatutako zalantzak azaltzen zituzten. Hamabost minutu horiek amaitzean, profesionala mahaiz aldatzen zen, ikasle guztiek ekimeneko errealitate profesionalak ezagutzeko aukera izan zezaten.

Ekitaldia amaitzeko, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko instalazioen zati bat bisitatu dute ikasleek, eta bertan STEAM diziplinekin lotutako zenbait lan ezagutu ahal izan dituzte.

STEAM Sare

STEAM Sarek Euskadin ikerketa, zientzia eta berrikuntzako profesionalak nolakoak diren eta zertan lan egiten duten erakusten die euskal gazteei, goi-mailako ikasketa teknikoak aukeratzera animatzeko. Bigarren Hezkuntzako berrogeita hamar bat ikastetxek, enpresek, unibertsitateek eta zentro teknologikoek jarduera-katalogo bat eskaintzen diete gazteei, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen curriculumarekin bat datorrena. Horrela, irakasleek matematika, kimika edo teknologia bezalako ikasgaien benetako testuingurua eskaintzen dute, eta, aldi berean, lanbide horien errealitatea eta lan-aniztasuna erakusten dira euskal enpresa-sarean. Jarduerak ikastetxeen beharretatik abiatuta antolatzen dira landutako irakasgaietan: biologia, geologia, kultura zientifikoa, marrazketa teknikoa, fisika, kimika, matematika, teknologia eta teknologia industriala.

 

 

 

Related posts