Albisteak

BERRIA

OTSAILAREN22ko AGENDA: berrikuntza piperraren eta piperminaren ekoizpenean, barietate erresistenteen eta landan maneiatzeko protokolo berrien bidez inguruko jardunaldia

15 otsaila 2024

 2024ko otsailaren 22a

16:00-18:00

Derioko hotel seminarioa-Loiu aretoa

Tobamobirusek Gernikako piperrei eta Ibarrako piperminei eragiten dizkieten kalteak arazo dira Euskadiko ustiategietan. Gainera, kalteen larritasunak gora egin du 2002 geroztik. Testuinguru horretan, erresistentzia genetikoa sartzea da irtenbide eraginkorrena, ez baitago birosiak sendatzeko tratamendurik. Hala ere, aurreko estrategiarekin batera, birus-karga minimizatuko duten neurri kulturalak hartu behar dira, erresistentzia denboran mantenduko dela ziurtatzeko.

Helburu horiek lortzeko lankidetza-proiektu bat garatu da 2022an eta 2023an BIHOEL, GILBE, BARRENETXE eta NEIKER erakundeen artean. Proiektu horretan, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako LANDARE OSASUN Sailek eta LORRA eta ABELUR kudeaketa-zentroek ere parte hartu dute. Lankidetza-proiektu honetan, NEIKERek aldez aurretik lortutako barietate erresistente berriek baratzezainen lursailetan duten portaera ebaluatu da (2015-2021 hobekuntza-programa). Gainera, higiene-neurri kulturalen protokoloa zabaldu da, kontrolaren arrakasta areagotzeko.

PROGRAMA

16:00 | 2021-2022 entseguak, barietate erresistente berriak NEIKEReko instalazioetan.
Hizlariak: Mikel Ojinaga eta Santiago Larregla, NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes Saileko ikertzaileak. 

16:20 | 2022-2023 entsegu pilotuak, barietate erresistente berriak baratzezainen lursailetan.
Hizlariak: Erlantz Gorbea (BIHOEL), Mikel Ojinaga eta Santiago Larregla, NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes Saileko ikertzaileak. 

17:00 | 2022 eta 2023ko dastaketa organoleptikoen emaitzak, barietate erresistente berriak antzinako barietate sentikorrekin alderatzeko.
Hizlariak: Jorge Arizmendi, Leo Argote, Ainara Pérez de Urabayen (ABELUR), Santiago Larregla NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes Saileko ikertzailea.

17:10 | Baratze-laboreetan birusen eragina murrizteko maneiu egokien protokoloa lantzea eta zabaldu.
Hizlariak: Erlantz Gorbea (BIHOEL), Mikel Ojinaga eta Santiago Larregla, NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes Saileko ikertzaileak. 

17:40 | Barietate erresistente berriak ugaltzeko beharra eta 2024 kanpainarako hazia.
Hizlariak: Erlantz Gorbea (BIHOEL), Santiago Larregla,  NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes Saileko ikertzaileak. 

18:00 | Galderak eta itxiera