Albisteak

BERRIA

NEIKERek Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna ospatzen du

9 otsaila 2022

NEIKERek Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna ospatzen du

Beti egon dira hor, baina ez ditugu beti ikusten. Gaur egun ere horietako asko gizonezko lankideen itzalean bizi dira.

O11 honetan Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, emakumezko ikerlariek gizartearen aurrerabidean laguntzeko egin duten eta egiten duten lan garrantzitsua gogorarazteko eta aldarrikatzeko data garrantzitsua.

NEIKERen zorionak eman nahi dizkizuegu guztiei, eta neska gazteenak animatu nahi zaituztegu zuen etorkizun profesionalean karrera zientifikoen alde egitera.

Gure erakundeak irmo sinesten du aukera berdintasunean, eta horren adibide argia da gure lantaldearen %56 emakumeek osatzen dutela.

Eskerrik asko guztioi zuen esfortzu, ahalegin eta jardunagatik!