Albisteak

BERRIA

NEIKERek Food4Future, elikadura eta teknologiari buruzko erreferentziazko kongresuan parte hartzen du

15 ekaina 2021

NEIKERek Food4Future, elikadura eta teknologiari buruzko erreferentziazko kongresuan parte hartzen du

  • Zentro teknologikoak Food4Future ekitaldian parte hartuko du, Barakaldoko BEC! Topagune bihurtuta hogei herrialde baino gehiagoko foodtech industriako eragileentzat
  • NEIKERen standean sektoreko marka nabarmenetarako garatu dituen irtenbideetako batzuk ezagutu ahal izango dira, hala nola etorkizuneko elikagaiak (jasangarriak, osasungarriak eta tokikoak)
  • Ekitaldian, NEIKERek nekazaritzako elikagaien sektore jasangarriago eta lehiakorrago bat lortzeko egindako lanaren berri emango dute ikertzaileek

Foodtech industriarako erreferentziazko azokak, Food4Future, gaur ireki ditu ateak Barakaldoko Bilbao Exhibition Center azoka esparruan (BEC!), ekainaren 15etik 17ra elikagaien industriari lagundu nahian datozen hamarkadetan aurre egin beharreko erronkei aurre egiteko. Ekitaldiak hiru egunetan sektoreko 5.000 profesional inguru biltzea aurreikusten du, munduko 20 herrialde baino gehiagotatik etorritakoak, elikaduraren eta teknologiaren azken joerei buruzko interesak erakarrita.

Testuinguru horretan, NEIKERek, nekazaritzako elikagaien sektorearentzako irtenbide berritzaileak sortzen espezializatutako zentro teknologikoak, presentzia nabarmena izango du azokan, stand propio baten bidez, erakusketa guneko 424 zenbakian, non bisitariek lehen eskutik ezagutu ahal izango baitituzte zentroak, erreferentziazko markekin batera, landu dituen elikagai eta edarietako batzuk.

Standean, halaber, azken urteetan foodtech industriarako garatu dituen teknologia eta irtenbideetako batzuk ezagutaraziko dizkio publikoari; horien artean daude etorkizuneko zenbait elikagai, produktu jasangarri, osasungarri eta tokikoak, nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresekin batera garatu dituztenak, nekazaritzako, abeltzaintzako eta ingurumeneko irtenbideen bitartez.

Eta, nolakoak dira etorkizuneko elikagai horiek? NEIKEReko zuzendari nagusi Leire Barañanok azaldu duenez, “Etorkizuneko elikagai esaten diegu Europar Batzordearen Baserritik Mahairako Estrategia betetzen duen elikagai jasangarri, osasungarri eta tokikoei, animalien ongizatea eta elikagaien segurtasuna bermatzen badute, merkatuaren eskakizun berriei erantzunez lehiakortasunari eta jasangarritasunari dagokienez”.

Etorkizuneko elikagai horiek irudikatzeko, NEIKERen erakustokian etorkizuneko elikagaien hiru adibide egongo dira: beltza patata, antioxidatzaileetan aberatsa; gantz azidoen profil osasungarriagoa duen ardi esnea, eta Martzela garagardoa, tokiko gariarekin eta lupuluarekin ekoitzia.

Standaz gain, NEIKEReko Barañanok azaldu duen bezala, “ekitaldian hainbat hitzaldi eskainiko ditugu, nekazaritzako elikagaien sektore jasangarri eta lehiakorrago baten alde egiten dugun lana ezagutarazteko”.

Horrenbestez, hilaren 15ean eta 16an, NEIKEReko ikertzaileek sei hitzaldi emango dituzte hainbat gai berritzaile jorratzeko, hala nola intsektuetan oinarritutako pentsuen garapena, animalien ongizateari buruz NEIKERek Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Teknologien Institutuarekin (IRTA) lankidetzan sortutako WelfairTM zigilua, edo martxan jarri ditugun Big Data eta Adimen Artifizialeko zenbait saiakuntza, nekazaritzan ongarrien erabilera optimizatzeko.

Sektore berdeago baterako hitzaldiak

Lehenik eta behin, ekainaren 15ean, goizeko, 11:00etan, zentroko Doitasunezko Akuikulturako ikertzaile Asier Uribeetxeberriak “How is Digital and Data Science Transforming Agriculture” ponentzia eskainiko du, aukera on bat datuen bilketa eta analisian oinarritutako Smart Farming edo Nekazaritza Adimendunak nekazaritza jasangarri, errentagarri eta lehen mailako kalitatezkoa lortzen nola lagundu dezakeen ezagutzeko.

Ana Aizpurua ikertzaileak hartuko dio lekukoa, eta, “Big Data and Artificial Intelligence to solve agriculture’s biggest challenges” mahai inguruan, argudiatuko du nola lagundu dezakeen Adimen Artifizialak nekazaritzak datozen urteetan aurre egin beharreko erronka handiak gainditzen

Hirugarrenik, Roberto Ruiz ikertzaileak “Digitalization and Livestock: Farming and Welfare” hitzaldia eskainiko du, 15:30etik 16:30era, digitalizazioak animalien ongizatean duen eginkizunari buruz.

Hurrengo egunean, hilak 16, asteazkena, 16:30etik 17:00etara, Aser Garcia ikertzailearen txanda izango da, eta, “Insect: source of proteins and pollinator -the big need for the future. Insect proteins” ponentzian zehar, intsektuei buruz hitz egingo du, jasangarria den eta ingurumena errespetatzen duen aukera gisa, gizakiak zein animaliak elikatzeko.

17:00etan NEIKEReko Transferentzia eta Merkatuko arduradun Iker Bilbaok hartuko dio lekukoa, mahai inguru batean parte hartuz, zeinean osagai berrien eginkizuna defendatuko baitu, erabiltzen ez diren produktuen errebalorizazio gastronomikorako teknikekin batera, balio kate berriak sortzeko.

Azkenik, Carlos Garbisu ikertzaileak “Soil biodiversity is key to the resilience of agricultural soils against disturbances” hitzaldiarekin itxiko du NEIKERen parte hartzea, lurzoruek etorkizuneko nekazaritzan eta abeltzaintzan duten rola zehatz-mehatz ezagutzeko aukera emanez.

Informazio gehiago www.expofoodtech.com.