Albisteak

BERRIA

Latxa artilearen ehun-balorizaziorako alternatibak, hainbat merkatutan merkaturatzeko

28 maiatza 2020
ovejas neiker

Latxa artilearen ehun-balorizaziorako alternatibak, hainbat merkatutan merkaturatzeko

  • NEIKER, Urkome (LGE guztien ordezkari gisa) eta María Cle diseinatzailearekin batera Latxa Esnea kooperatibak gidatutako proiektua Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarako laguntzen onuradun izan da.
  • Gaur egun existitzen ez den ehungintzako produktu bat sortu nahi da, latxaren artilea oinarri hartuta egina. Produktu horren trazabilitatea bermatuta egongo da ustiategitik produktua hornitu arte, eta merkaturatzeak balioa eman ahal izango die artalde latxoen ustiategiei, haien artilea kudeatzeko zaila den hondakina izaten jarraitzen baitu.

Latxa Esnea buru duen Talde Eragileak, NEIKER, Urkome eta María Clerekin batera, “Latxaren artilearen ehun-balorizaziorako alternatibak, hainbat merkatutan merkaturatzeko” proiektua jarri du abian. Taldearen zati batek aurreko proiektu batean lan egin zuen, eta badakite LANKIDETZA dela konponbideak aurkitzeko modurik onena; beraz, orain berriz ere elkartu dira proiektuaren helburuak lortzeko identifikatuta eta motibatuta.

Ardi latxaren ustiategietako artileak urteko kudeaketa eskatzen duen hondakina izaten jarraitzen du, eta honako gastu hauek sortzen ditu: mozketa, zakuratzea, biltegiratzea, bilketa eta azken kudeaketa. Proiektu hau abian jarrita, artilearen jatorria eta trazabilitatea (“latxa ardiaren artilea”) bermatuko duen bilketa-erakunde batetik abiatuta, harekin ehun-prototipo bat garatu nahi da. Prototipo hori ekonomikoki bideragarria izango da, eta tokiko eta diseinuko artisau-merkatuetan eta tokiko industrian eskatuko da. Izan ere, latxaren artileak urtean 700 tonako ekoizpena izan ohi du Euskal Autonomia Erkidegoan. Tokiko ekoizpenetarako behar den azken produktuaren bolumenak ez luke erabateko irteerarik izango. Lehen aipaturiko merkatuetan balio erantsia emateaz gain, industriaren barruan beste merkataritza-aukera batzuk aztertzeko ezinbestekoa den ziurtagiria nola lortu aztertuko da.

Ardi-latxaren sektorearekiko konpromisoa, sektore horrek berez sortzen duen ingurumen- eta gizarte-jasangarritasunari eusteko, eta, horrez gain, jarduera errentagarri egiten lagunduko duen alderdi ekonomikoa indartzeko, ustiategian sortutako produktuetako bati balioa ematea da.

Related posts