Albisteak

BERRIA

Jesse Barandika, NEIKER-Tecnaliako ikertzailea, Obinotekniaren eta Kaprinotekniaren Espainiako Elkarteko lehendakari berria

20 iraila 2019

Jesse Barandika, NEIKER-Tecnaliako ikertzailea, Obinotekniaren eta Kaprinotekniaren Espainiako Elkarteko lehendakari berria

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Obinotekniaren eta Kaprinotekniaren Espainiako Elkarteak (SEOC) Jesse Barandika izendatu du erakundearen lehendakari berria izateko, elkartu berri den ezohiko batzar nagusian, SEOCen XLIV. Biltzar Nazional eta XX. Nazioarteko Biltzarraren esparruan, Kordoban.

Jesse Barandika NEIKEReko ikertzailea 2011tik da SEOCeko batzordeko kide, ardien osasunari buruz dituen ezagutzak eskainiz. Hainbat urtez Gaztela eta Leonen albaitari klinikoko lanetan aritu eta gero, 1999an NEIKERen sartu zen, eta harrezkero hausnarkari txikiei eragiten dieten gaixotasunen zaintza, diagnostiko eta kontrolera zuzendu du bere ikerketa lerroa. 2010. urtean doktoratu zen, eta argitalpen zientifiko ugariren egilea da.

SEOC 1975ean sortu zen irabazi asmorik gabeko erakunde bat, ardien eta/edo ahuntzen sektorean interesa duten profesional guztiei irekia, izan haragitarako zein esnetarako. Elkartea sortzeko arrazoia izan zen ezagutzak elkartrukatzeko beharra, ikerketa sustatzea eta, batez ere, espezie horren gaineko aurrerapenak landa ingurunera helaraztea, elkartean diharduten profesionalen bitartez.

SEOCen helburuak dira ardi eta ahuntz aziendari lotutako guztiari buruzko azterketa eta ikerketa bultzatzea, eta, hedaduraz, hausnarkarien espezie zinegetikoei buruzkoa; horrez gain, esperientziak eta ezagutzak transmititu eta zabaldu nahi dira abeltzaintza sektorean, arlo horretako ikerketa eta garapena (I+G) egiazki gauzatu ahal izateko. SEOCen beste ezaugarri bat da biziki jarduten duela aldizkako topaketak eta bilerak antolatzeko, ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzeko. Gaur egun, SEOCek 350 bazkide baino gehiago ditu.