Albisteak

BERRIA

Ikertalent2022: NEIKERen trebatu nahi duzu?

19 abendua 2022

Ikertalent2022: NEIKERen trebatu nahi duzu?

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak Ikertalent programa jarri du abian, nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzak. Hautatutako pertsonek Eusko Jaurlaritzak nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-sektorerako estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako proiekturen batean egingo dute beren jarduera.

Ikertalenten2022 esparruan, NEIKERen doktoratu aurreko ikertzaileentzako (4 urteko iraupena) hiru plaza eskaintzen ditugu, eta teknologoentzako (2 urteko iraupena) beste lau plaza.

Plaza hauek dira:

Doktoratu aurreko ikertzaileentzat:

  • Teknologia berriak eta “big-data” eta “machine learning” erabiltzea, nekazaritza iraunkorragoa lortzeko tresna gisa.
  • Irin-garia ekoizteko sistema iraunkorragoak sustatzea klima mediterraneo hezeko baldintzetan.
  • Pinus spp. espeziearen enbriogenesi somatikoa, basogintzarako lehiakorrak diren eliteko landareak sortzeko tresna gisa.

Teknologoak prestatzeko:

  • Hautatutako baso-landarearen in vitro ekoizpena, baso-erresilientzia ziurtatuz aldaketa globaleko agertoki batean.
  • Klima-aldaketaren jokaleku batean (KZ) baso- eta asteria-sistemen erresilientzia    ebaluatzea.
  • Paisaiaren antropizazio-mailaren eragina medikuntza- eta albaitaritza-intereseko gaixotasunen artropodo bektoreen ekologian.
  • Osasuna, animalien ongizatea eta hegazti-hazkuntzaren iraunkortasuna hobetzeko doitasunezko abeltzaintza.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi info@neiker.eus helbidera.

Zuen zain gaude!

Related posts