Albisteak

BERRIA

Etapa berria NEIKERentzat

15 maiatza 2020

1851n sortu zen, Arkautin (Araba), gaur egun NEIKER denaren ernamuina: Nekazaritzako Granja Eredua. Garai haietako nekazaritzaren jarduerari bultzada emateko sortu zen. Harrezkero, NEIKERek dibertsifikatu eta eguneratu egin du bere ikerketa lana, sektorearen eta gizartearen egungo zein etorkizuneko eskakizunei erantzuteko.

Basque Research and Technology Alliance-n (BRTA) sartu berri delarik, etapa berri bat hasten da NEIKERen historian, xedea izanik, inoiz baino gehiago, sektoreak etorkizuneko erronkei aurre egiteko behar duen aliatua izatea, eta kolaboratzaileek behar duten bazkidea, ingurune gero eta konplexuago eta aldakorrago baten aukerez baliatzeko. Hori guztia, bere funtsa ahaztu gabe: irtenbide transferigarriak sortzea, gure gizarteari eta inguruneari aberastasuna eta ongizatea ekarriko dietenak.

Etapa berri honetarako, NEIKERek markaren irudia estreinatzen du. Bertan islatzen dira bere ezagutzen eta ibilbidearen sendotasuna, eta bere profesionalen humanitatea eta balio profesionala. NEIKER BRTAra lotzen duen irudi bat da, egiten dituen jarduera guztiak sektore baten mesedetan egiten lagunduko diona.