BERRIA
Animalien Ongizatea ikertzeko CIBA Sare zientifikoaren sorrera sustatu dugu
3 ekaina 2021Animalien Ongizatea ikertzeko CIBA Sare zientifikoaren sorrera sustatu dugu
Animalien ongizateak gero eta gehiago kezkatzen du gizartea. Horren erakusgarri da herrialde honetan azken urteotan arlo horretako ikerketak gora egin duela. Horregatik, Nekazaritza Ikerketarako Valentziako Institutuarekin, Lleidako Unibertsitatearekin eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin batera, CIBA Sarearen sorrera sustatu dugu; Animalia Ongizatea ikertzeko sare zientifiko bat da, eta gaur egun estatuko 20 zentro zientifiko baino gehiagotako ikertzaileek parte hartzen dute.
CIBA Sarearen asmoa da estatuan animalien ongizateari buruzko ikerketa sarea sortu, mantendu eta indartzea, eta bere helburuak dira arlo horretako ikertzaileak identifikatzea, horien arteko komunikazio aktiboa sustatzea, lankidetza bultzatzea, lortutako aurrerapenak partekatzea, kanpoko eragileekiko komunikazioa erraztea eta loturak sendotzeko jarduerak garatzea.
CIBA Sarea ekainaren 2an eratu zen ofizialki, AIDA Animalia Ekoizpeneko XIX. Jardunaldien esparruan, Nekazaritza Garapenerako Lanbidearteko Elkarteak antolatuta. Aldez aurretik, truke zientifikoko tailer bat antolatu zen, animalien ongizateari buruzko ikerketarako lehentasunezko arloak identifikatzeko eta ikerketa estatu mailan egiteko egon daitezkeen beharrak eta mugak eztabaidatzeko.
Informazio gehiago: www.redciba.org