BERRIA
AGENDA ABENDUAK 3: INNOTUB II jardunaldia: berrikuntza eta etorkizuna animalien tuberkulosiari aurre egiteko
9 azaroa 2026Hainbat hilabetez laborategian eta landan buru-belarri lanean aritu ondoren, amaierara iristen ari da mugaz gaindiko INNOTUB II proiektua. Horregatik, amaiera-jardunaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Horretan, garatutako tresnak eta eskuratutako ezagutzak aurkeztuko ditugu, Pirinioen bi aldeetako lurraldeetan animalien tuberkulosiaren kontrolean aurrera egiteko.
Jardunaldia abenduaren 3an, ostegunean, izango da, 09:00etatik 14:30era, Bizkaiko Albaitarien Elkargoaren egoitzan.
Topaketan, emaitza zientifikoak aurkezteaz gain, eztabaidarako gune bat eskainiko diogu gaitzak eragindako sektoreari. Goizean zehar, goi-mailako ikertzaileek argi eta zuzenean azalduko dituzte txertaketan eta diagnostiko-metodoen hobekuntzan egindako aurrerapenak, baita infekzioak abereen artean transmititzeari, basa-faunan transmititzeari eta horien arteko transmisioari buruz ikasitakoa ere.
Gainera, gure ustiategien eguneroko jardunerako sortutako irtenbide teknologiko praktikoak aurkeztuko dira, hala nola biosegurtasunerako FarmR!SK web-aplikazioa.
Animalien tuberkulosia erronka konplexua da, eta eragile askoren inplikazioa eskatzen du. Abeltzainen, albaitarien, kudeatzaileen eta zientzialarien arteko lankidetza ezinbestekoa da gure ustiategien bideragarritasuna eta osasun-egoera ona bermatzeko. Zure esperientzia eta bertatik bertara jasotako iritziak funtsezkoak dira zirkulu hori ixteko.
- NORI ZUZENDUA: albaitaritzako profesionalak, ikertzaileak, kudeaketa-zentroak, abeltzainen elkarteak, osasun publikoko eta ingurumen-osasuneko profesionalak, administrazio publikoetako teknikariak eta ikasleak.
Egitaraua
09:00-09:30 | Izena ematea.
09:30-10:00 | Hasierako ekitaldia. Parte-hartzaileak: Oneka Zaballa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria, eta Guillermo Herrero, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Adikzioetako zuzendaria.
10:00-10:05 | INNOTUB II proiektuaren bideoaren aurkezpena.
10:05-10:15 | Zergatik kezkatzen gaitu tuberkulosiak hainbeste? Zergatik da garrantzitsua gaixotasuna zaindu, kontrolatu eta kudeatzea? Joseba Garrido, NEIKEReko zuzendari zientifikoa.
10:15-10:45 | Prebentzioa, zaintza eta arriskuaren azterketa. (UAB eta ENVT) Baditugu biosegurtasun-tresnak? FarmR!SK aplikazioa, abeltzainek beren egunerokoan ustiategiko biosegurtasuna mantendu dezaten laguntzeko.
10:45-11:15 | Epidemiologia eta transmisioa abere domestikoetan eta basafaunan. (ANSES-IRTA-CReSA) Nola zirkulatzen dute eta nola kutsatzen dira tuberkulosi-bakterioak basafaunan, abere domestikoetan eta bien artean?
11:15-12:00 | Kafea.
12:00-12:20 | Diagnostikorako eta txertaketarako berrikuntzak. (NEIKER-IRTA-CReSA)
-
Diagnostiko molekularreko metodo berrien garapena eta balidazioa. Zein muga ditu diagnostikoak eta nola hobetu dezakegu?
12:20-13:00 | Txertatzeko bide berriak
-
Txertoen garapena eta ebaluazioa (hilak eta biziak) eta horiek emateko moduak.
-
Nola ekiditen ditugu txertaketak diagnostikoan sortzen dituen interferentziak (falsu positiboak, erreaktibo DIVA eta abar)?
13:00-13:45 | Mahai-ingurua. Posible al da tuberkulosia erradikatzea? Zientzia, politika eta abeltzaintza-errealitatea aurrez aurre.
13:45-14:00 | Ondorioak eta amaiera.
14:00-15:00 | Luncha.






