Pirinioetako esnetarako ardien arraza autoktonoek –Latxa, Manex eta Euskal-Biarnesa– balio ekonomiko eta sozial handia dute, baina euren biziraupena mehatxatuta dago beste arraza batzuen presentziagatik, ekoizpen sistema askoz intentsiboagoak baitituzte.
NEIKERen, Pirinioen bi aldeetako hobekuntza genetikorako programak modu bateratuan kudeatzea sustatzeko lanean ari gara, esnetarako ardiaren arraza autoktonoen lehiakortasuna handitzeko eta horien asentamendua eta ustiapena indartzeko.
Dagoeneko egin ditugu lehen urratsak, eta Euskadi zein Nafarroako abeltzaintza elkarteetako teknikariekin batera, Manex tete rouge arraza morfologikoki kalifikatzeko erabiltzen diren irizpideak homogeneizatu ditugu.
Pirinioen bi aldeetako hobekuntza genetikorako programen kudeaketa bateratua