PRIONCAV15

EAEko entzefalopatia espongiformeen kasuetako proteina prioniko patologikoaren karakterizazioa, eta haren epidemiologiaren eta patogeniaren azterketa

  • Finantzaketa: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
  • Ikerlari arduraduna: Ramón Juste
  • Gauzatzea: 2015

Proiektu honen helburu orokorra prioiek eragindako entzefalopatiak aztertzea da.

Hauek dira helburu espezifikoak:

1. Proteina prionikoaren karakterizazio molekularraren protokoloa EAEko kasuei aplikatzea.
2. Forma kliniko eta histopatologikoen karakterizazioan laguntzea.
3. Giza kasuen eta animalia-kasuen arteko erlazio molekular eta epidemiologiko posibleak aztertzeak.
4. Diagnostiko-metodoen sentikortasuna eta espezifikotasuna hobetzea.
5. proteina prioniko patogenoaren azpimota molekular batzuek proteasekin degradatzeko duten sentikortasuna aztertzea, eta ikustea zer erlazio duen inkubazioaldiarekin arratoi transgenikoen ereduetan.
6. Arratoietan bat-bateko gaixotasun prionikoaren erduak sortzea.