Campylobacterengatiko infekzioaren epidemiologia gizentzeko oilaskoetan: heste itsuko mikrobiotaren aldaketak adinaren, arrazaren eta elikaduraren arabera, eta horrek infekzioan duen eragina kontrol-estrategia jasangarriak diseinatzeko oinarri gisa.
- Finantzaketa: INIA RTA2011-00049-00-00
- Ikerlari arduraduna: Ana Hurtado
- Gauzatzea: 2015-2017
Proiektu honen helburu nagusia gizentzeko oilaskoen Campylobacterengatiko infekzioaren kontrola hobetzea da.
Hauek dira helburu espezifikoak:
1. Faktore batzuek hegaztien hesteetako mikrobiotan duten efektua eta mikrobiotak Campylobacteren eta antzeko bakterio patogenoen kolonizazioan duen eragina ebaluatzea, infekzioaren kontrol jasangarriko sistemak garatzeko oinarri gisa:
A) Aztertzea zer efektu duen elikadurak C. jejunirengatiko infekzioan: Infekzio esperimental bat egingo da (E2) elikadura-erregimen desberdinetara (esne-gazura sartuko da haietan) behartutako zenbait animalia-taldetan, eta aztertuko da zer efektu duen mikrobioman eta ekoizpen-errendimenduan.
B) Hegaztien mikrobioma adinarekin eta arrazarekin nola aldatzen den aztertzea: broiler oilaskoa, hazkuntza azkarrekoa (42 egun) eta maneiu intentsibokoa, eta baserriko oilaskoa, hazkuntza motelagokoa (90 egun) eta kanpoan hazten dena, konparatuko dira ekoizpen-sistemaren zenbait fasetan.
2. Campylobacterengatiko infekzioaren sarrera eta barreiatzea monitorizatuko da animalia-saldo batean ekoizpen-aldian zehar: Ingurumen-laginak hartuko dira animaliak sartu aurretik eta, ekoizpen-aldian, giroaren eta animalien laginak hartuko dira:
A) Campylobacteren barreiatzea ingurunean (airea, hautsa, intsektuak eta ura)
B) Campylobacteren bakterio-karga zehaztea (gorotzak, kloaka-txotxak eta heste itsuaren edukia hiltzean)
Campylobacteren genotipo zirkulatzaileen karakterizazioa