1.- Informazio orokorra
Web orri hau NEIKER, NEKAZARITZAKO IKERKETA ETA GARAPENERAKO ERAKUNDEA, SAren titulartasunpekoa da ‒helbidea: Berreaga Kalea 1, 48160 Derio, Bizkaia; IFK: A-48167902; Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emanda; 944 034 300 telefono zenbakia eta admin@neiker.eushelbide elektronikoa‒. On line kontratatuz gero, zeinahi kontsumitzailek edo erabiltzailek jarri ahal izango ditu kexak eta erreklamazioak, edo aipatutako bitartekoek eskainitako edo kontratatutako ondasunei edo zerbitzuei buruzko informazioa eskatu.
Web orri hau, edo bertan jasotako edozein azpidomeinu, mikrosite edota azpiatal erabiltzen baduzu, pentsatzekoa da Lege Ohar honetan jasotako erabilera baldintzak irakurri, ulertu eta onartu dituzula, inolako mugarik gabe eta argi eta garbi. Era berean, web orri honetan eskura duzun Pribatutasun Politika ere irakurri, ulertu eta onartu duzula pentsatuko dugu. Beraz, espresuki gomendatzen dizugu irakurtzea, eta erabiltze hutsak adieraziko du onartu egiten duzula bai Lege Oharra bai Pribatutasun Politika, sartzen zaren unean argitaratuta dagoen bertsioan, eta, betiere, web orriaren zerbitzu jakin batzuetan aplikatu beharreko erabilera espezifikoen baldintzei kalterik egin gabe. Eta zerbitzu horietara sartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik hori onartzea.
Lege Ohar honetan jasotako baldintzekin bat etorri ezean, arren eskatzen dizugu ez erabiltzeko web orria; izan ere, berriz diogu, web orri hau erabiltzeak berarekin dakarrela Lege Oharrean eta Pribatutasun Politikan jasotako lege baldintzak onartzea.
NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk beretzatgordetzen du web orri honetan agertzen diren baldintzak aldatzeko eskubidea, bai eta noiznahi eta aurretik jakinarazi gabe edukiak, informazioak… ugaltzeko eskubidea ere. Eta, horrenbestez, baldintzei maiz erreparatzeko gomendatzen du, aldaketaren bat izan ote den jakiteko.
Jarduerak ez du loturarik aurretiko administrazio baimenen inolako erregimenekin, eta ez dago ezein portaera koderi atxikirik, salbu fede onari, ohiturari eta Kode Zibilari.Titularrak ez du bitartekaritza edo ostatu zerbitzurik ematen.
2.- Merkataritza jakinarazpenak eta publizitate edukiak
NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk, 34/2002 Legea bete beharrez, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, bere erabiltzaileei jakinarazten die erakundearen zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazioa bidaliko diela posta elektronikoz.Gure produktuei, zerbitzuei eta jarduerei buruzko jakinarazpen elektronikorik jaso nahi ezean, arren bidali mezu elektroniko bat admin@neiker.eushelbidera.
Publizitatea:Web orriak publizitate edukiak bil ditzake, edo gunea babestuta egon liteke.Iragarleak eta babesleak dira, beraz, web orrian argitaratzeko bidalitako materialak kasu bakoitzean aplikagarriak diren lege eta baimenak betetzen dituela ziurtatzearen arduradun bakarrak.Web orriaren titularra ez da izango, inola ere, iragarleen edo babesleen edukietan egon litekeen zeinahi akats, zehaztasun gabezia edo irregulartasunen erantzulea.Era berean, ez da izango publizitateak edo beste material batek web orriaren erabiltzaile edo bisitarien sentsibilitatean eragin ditzakeen kalteen erantzulea.
3.- Jabetza intelektualeko edota industrialeko eskubideak
Web orri honetako edukien eta elementuen titularra NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SA da. Eta, horrenbestez, berari dagokio web orriaren beraren eta bertako iturburu kode, testu, irudi, diseinu, logo, programa informatiko, animazio, datu base, marka, merkataritzako izen, zeinu bereizgarri, soinu edo gainerako elementu grafiko edo soinu elementu guztien eta web orriaren beraren jabetza intelektual zein industriala.Zerrenda hori ez da itxia, adibidezkoa baizik. Gainera, elementu horiek guztiak behar bezala babestuta daude, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko nazioarteko zein Espainiako araudiekin bat etorrita.
Erabiltzaileak modu arduratsu eta zuzenean erabili beharko ditu edukiak, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk baimena ematen dio erabiltzaileari web orri honetan dagoen informazioa ikusteko, eta baita erreprodukzio pribatuak egiteko ere (deskargatu, eta bere sistema informatikoetan gordetzeko jarduera arrunta), baldin eta elementu horiek soilik erabilera pertsonalerako badira, edo soilik kazetaritza helburuekin erabiltzen badira; bi kasuetan, NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAren web orriaren osotasuna errespetatuz eta jatorrizko iturria web orria dela egiaztatuz. Beraz, erabat debekatuta egongo da bere izaeraren kontrako edo okerreko erabilera ematea.
Aurreko paragrafoan espresuki xedatutako helburuez gainera, debekatuta dago web orria erabiltzea, banatzea, aldatzea, hirugarrenei uztea, erreproduzitzea, eraldatzea edo publikoki jakinaraztea, zeinahi baliabide eta teknologia baliatuz. Horretarako, ezinbestekoa izango da NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAren aldez aurretiko adostasun adierazia. Hala, testu honen aurkako zeinahi jardunek jabetza industrial eta intelektualeko eskubideen araudia urratzea ekarriko du.
Dena den, baimenduta dago web orri hau erabiltzea, baldin eta orriaren osotasuna errespetatzen bada, eta adierazten bada jatorrizko iturria NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAren web orria dela. Eta erabat debekatuta egongo da bere izaeraren kontrako edo okerreko erabilera ematea.
NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk beretzat gordetzen du bere eskubideak defendatzeko beharrezkoak diren lege ekintza guztiak gauzatzeko aukera.
4.- Erantzukizuna
NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAren helburua da web orri hau ahalik eta eraginkortasun handienarekin ibiltzea, eta bere sorreran finkatutako helburua betetzea. Dena den, ez ditu bere erantzukizunpean hartuko web orriko akats tipografikoak, formalak edo zenbakizkoak, ez eta bertako informazioaren zehaztasunik ezak edo funtzionamenduan izan daitezkeen disfuntzioak edo irregulartasunak ere.
NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk ez du bermatzen web orria eta zerbitzaria birus orotatik salbu egongo direnik, eta ez ditu bere erantzukizunpean hartuko web orrira sartzeak edo sartzeko ezintasunak eragindako kalteak.
Erabiltzaileak konpromisoa hartuko du web orri hau modu leial eta legezkoan erabiltzeko, trafikoari buruzko erabilera eta legeekin bat etorrita. Era berean, debekatuta dago NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAren edo hirugarrenen irudi, interes edo eskubideei kaltea eragin diezaiekeen zeinahi jokamolde, eta baita web orri honen ohiko erabilera galarazi, ezdeus bihurtu, gainkargatu edo eragotziko duen zeinahi jokamolde ere.
NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk beretzat gordetzen du web orri honetan agertzen diren baldintzak aldatzeko eskubidea, bai eta noiznahi eta aurretik jakinarazi gabe edukiak, informazioak… ugaltzeko eskubidea ere. Eta, horrenbestez, baldintzei maiz erreparatzeko gomendatzen du, aldaketaren bat izan ote den jakiteko.Komenigarria da zeuk ere web orriaren erabilerari buruzko lege ohar eta baldintza berri guztiak irakurtzea.Hala egin ezean, web orria erabiltzeari eta bertara sartzeari uko egin beharko diozu, eta ez diozu erantzukizunik leporatuko NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAri. Erakundeak beretzat gordetzen du web orriko edukietarako eta bertan emandako zerbitzuetarako sarbidea bertan behera uzteko eskubidea.
5.- Estekak eta hiperestekak
NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA SAren jabetzeko web orriak beste baliabide batzuetarako edo hirugarrenen web orrietarako sarbidea edo esteka eman dezake, baldin eta interesgarritzat jotzen badira edo gure web orriko zerbitzu batzuk emateko beharrezkoak badira. Dena den, web orri horiek ez ditugu inola ere geuk kontrolatzen.
Esteka horien helburua izan liteke interesekoak diren baliabideen bilaketa erraztea Internet bidez edo NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAren jabetzakoak diren web orrien zerbitzu jakin batzuen kudeaketa egitea; esaterako, NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk edo bere erakunde kolaboratzaileek kudeatutako edo sustatutako ekimen edo jardueren tramitazioa, ordainketa edo erregistroaren fakturazioa.
Nolanahi ere den, orrialde horiek ez dira NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAren jabetzakoak, eta erakundeak ez ditu bertan jasotako edukiak berrikusten. Horregatik, ez da horien erantzulea izango, ez eta orri horietan eskainitako edo erabilgarri dauden zerbitzuena, estekatutako orrialdearen funtzionamenduarena, bertan egin litekeen datuen erabilerarena edo arau urratzeena, edo web orri hura erabiltzeagatik edo bertara sartzeagatik eragin litezkeen kalteen erantzulea ere. Beraz, esteka jartzeak ez du esan nahi inolako harremanik dagoenik NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAren eta eduki horien titularrak diren pertsonen edo erakundeen edo argitaratuta dauden web orrien artean.
Horrenbestez, NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk ez du bere bizkar hartuko estekatutako web orrietako inolako erantzukizunik, eta ez du haien funtzionamenduaren, edukien edo zerbitzuen ardura izango, ez eta web orri horietan egon litezkeen bestelako esteken ardura ere.
Orri horietan zure datu pertsonalak idatzi aurretik, arren eskatzen dizugu dagozkion lege oharrak, eta bereziki, orrialde horien pribatutasun politikak irakurtzeko. Eta zalantzaren bat izanez gero, jarri zuzenean harremanetan gune horiekin, euren pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.
Erabiltzaileak jakingo balu estekatutako orri baten bidez gauzatutako beste zeinahi jarduera, zerbitzu edo eduki legez kanpokoa edo desegokia dela, berehala eman beharko dio horren berri NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAri, hala badagokio erakundeak egokitzat jotako neurriak har ditzan.
Erabat debekatuta dago http://www.neiker.eus/pribatutasun-politika/?lang=es web orriko orrialderen bat NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SArena ez den beste orri batean aurkeztea (“framing” izenez ezaguna den teknikaren bitartez, edo ondorio berberak edo antzekoak dituen beste zeinahi teknikaren bitartez). Debekatuta dago, halaber, http: //www.neiker. net/pribatutasun-politika/?lang=es web orrian zabaldutako zeinahi eduki beste web orri batean txertatzea “in line linking” izeneko teknikaren bitartez, edo ondorio berberak edo antzekoak dituen beste zeinahi teknikaren bitartez, NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAren adostasun adierazirik gabe.
Web orri hau erabiltzean, pentsatuko dugu erabiltzaileak arretaz irakurri duela dokumentu hau, eta bertan zehaztutako gomendioak ulertu eta jarraitu dituela.Erabiltzailea ez badator bat datuak babesteko politika honekin edo horren bitartez ematen diren gomendioekin, mesedez, ez erabili gure web orria.
6.- Jurisdikzioa eta eskumena
Baldintza hauek edo web orri honetako zerbitzuekin lotutako zeinahi auzi interpretatzean gatazkaren bat edo eztabaidaren bat sortuz gero, Espainiako jurisdikzioa eta araudia izango da aplikagarria, eta eskumena duten epaitegiak, berriz, Gasteizkoak izango dira.