MILKSUIT

Ganadua elikatzeko eta maneiatzeko jardunbideak egokitzea, gaztagintzarako esnea ekoizteko

  • Proiektuaren hasiera: 2024/10/1
  • Proiektuaren amaiera: 2025/12/31
  • Ikertzaile nagusia: Roberto Ruiz
  • Finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza
  • Programa: Lankidetzarako laguntzak
  • Deialdia: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan, lankidetzaren bidez, berrikuntza sustatzeko laguntzen deialdia
  • Erreferentzia: 00008-COO2024-65
  • Akronimoa: MILKSUIT
  • Partzuergoaren aurrekontua, guztira: 167.093,26 €
  • NEIKERen aurrekontua: 30.542,15 €
  • Bazkideak: LEARTIKER, NEIKER, ONDAZARTE GAIN SL, URRUELA SK, BEÑAT TELLERIA INSAUSTI, AITOR ZAPIRAIN LARRETA

Helburu orokorra

Behi-esnea ekoizteko sisteman aldaketak inplementatzea, abereen elikadura eta higiene-jardunbide egokiak hobetuko dituen animalia-maneiuaren bidez, kalitate handiko esnea lortzeko, ikuspegi mikrobiologikotik bezala fisiko-kimikotik ere, eta, ondoren gazta seguru eta zentzumen-kalitate berezikoak egiteko. Azken finean, EAEko ustiategietan ekoiztutako behi-esnearen gaitasun teknologikoa hobetzea.

Helburu zehatzak

  • Nutrizio-optimizazioa: dieta orekatuak garatzea, esnearen gantz eta proteina edukia hobetzeko behar diren funtsezko mantenugaiak emateko.
  • Jasangarritasun ekonomikoa: balio erantsi handiagoko elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko estrategiak garatzen laguntzea.
  • Jasangarritasun soziala: esne-behien aziendak kudeatzen dituzten pertsonak prestatu eta gaitzea elikaduraren eta maneiuaren arloko jardunbide onenetan, ekoitzitako esnearen kalitatea maximizatzeko
  • Ingurumen-jasangarritasuna: ingurumen-inpaktua murrizten duten elikadura-jardunbideak txertatzea, hala nola kalitatezko tokiko bazka-baliabideei balioa ematea eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea.
  • Animalien osasuna eta ongizatea: dietek behien osasun orokorrari eta ongizateari laguntzen diotela ziurtatzea, gaixotasunak minimizatzeko eta bizitza produktiboa hobetzeko.
  • Elikagaien segurtasuna: esnea jezteko eta biltegiratzeko maneiu-jardunbide higienikoak ezartzea, kutsatzeak saihesteko.

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.