BERRIA
AGENDA urriak 28-29-30: Expo Agritech Málaga 2025era gonbidatzen zaitugu, nekazaritza-sektoreko erreferentziazko azokara
23 iraila 2025Urriaren 28tik 30era, Expo AgriTech Málagan izango gara, nekazaritzako profesionalak biltzen dituen landako azoka teknologikoan, non berrikuntzak aurkituko baititugu makinerian, ekipoetan, ureztatze-sistemetan, bioteknologian eta doitasunezko nekazaritzan, Agritech 4.0 Biltzarrarekin batera.
NEIKERek stand propioarekin eta aurkezpenekin parte hartuko du, nekazaritza-sektorerako ditugun irtenbide berritzaileenetako batzuk erakusteko.
Expo Agritech Málagara joan nahi baduzu, VIP gonbidapen bat eskaintzen dizugu, hitzaldietara, erakusketa-gunera eta networking-gunera sartzeko aukerarekin.
Gure standaren bidez eta biltzarrean parte hartuz, mahastizaintzako, lurzoruen birsorkuntzako, agrovoltaikako edo eremuen araberako informazio agroklimatiko zehatza eskeintzen duten estazio meteorologiko birtualetako proiektu berrienetako batzuk erakutsiko ditugu.
NORI ZUZENDUA: nekazaritza sektoreko profesionalentzat, nekazaritza ustiategien jabeentzat, nekazaritza ingeniarientzat, nekazaritza teknikarientzat, kooperatibentzat, nekazaritza elkarteentzat, zentro teknologikoentzat, etab.
Zure gonbidapena hemendik erabil dezakezu: GONBIDAPENA