BERRIA
AGENDA UZTAILAK 3: NEIKERen nekazaritza ekologikoko lursail esperimentaletara landa bisita
20 ekaina 20252025ko uztailaren 3a
10:00-13:00
NEIKERen Arkautiko egoitza (Kapera aretoan) eta Eskalmendi
Nekazaritza ekologikoak hektareak gehitzen jarraitzen du Euskadin. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (Ekolurra) emandako datuen arabera, urtetik urtera pixkanaka handitzen ari da laborantza ekologikorako erabiltzen den azalera. Zehazki, 2024an 1.905 hektarea berri gehitu ziren, ia % 18ko hazkundea aurreko urtearekin alderatuta, eta guztira 12.688 hektarea inskribatu ziren.
Testuinguru horretan, laborantza ekologikora ondo egokitzen diren barietate berriak ikertzea funtsezkoa da nekazaritza ekologikoak hedatzen jarrai dezan eta hektareak irabazten jarrai dezan. Izan ere, Europar Batasunaren ‘Baserritik mahaira’ estrategiak proposatzen du 2030erako Europako nekazaritza azaleraren %25 ekologikoan landuta egotea.
Hori dela eta, NEIKER zentro teknologikoak Arkauteko (Araba) bere egoitzaren lursailetara egin ohi duen bisita egingo du, halaber, Euskadin nekazaritza ekologikoak gaur egun eta etorkizunean duen potentziala erakutsiko du.
Bisitak bi parte izango ditu. Lehenik eta behin NEIKERen Arkautiko egoitzan batuko gara hasierako azalpenak emateko. Ondoren, Eskalmendin laborantza estentsiboko finka esperimentalak bisitatuko ditugu.
- NORENTZAT: nekazaritza-sektoreko profesionalentzat, administrazio publikoentzat, enpresentzat eta kudeaketa-zentroentzat.
PROGRAMA
10:00 | Erregistroa eta ongietorria. Kapera aretoa (NEIKERen egoitza, Arkauten).
10:15 | Azken kanpainetako laborantza-saiakuntzen emaitzen aurkezpena. Roberto Ruiz de Arcaute, NEIKEReko Landareen Ekoizpen eta Babes Saileko teknikaria.
11:30 | Lekualdatzea Eskalmendiko finkara.
11:45 | Entseguak zelaian ikusteko aukera. Roberto Ruiz de Arcaute, NEIKEReko Landareen Ekoizpen eta Babes Saileko teknikaria.
- Udaberriko gari bigunaren barietate komertzialak
- Bertako gari motak
- Tritorde-barietateak
12:30 | Eztabaida eta networking-a.
13:00 | Bisitaren amaiera.