CROPS4LIFE

Nekazaritza erregeneratiboko edo karbonoa xurgatzeko nekazaritzako praktikak erabiltzea Gasteizko eremuan. Plataforma digital bat egitea

  • Proiektuaren hasiera: 2023/01/01
  • Proiektuaren amaiera: 30/06/2027
  • Ikertzaile nagusia: Oscar del Hierro
  • Saila: Baliabide Naturalen Kontserbazioa eta Landare Ekoizpena eta Babesa
  • Finantzatzailea: Europar Batasuna
  • Programa: LIFE 2027
  • Deialdia: LIFE-2022-SAP-CLIMA
  • Proiektu zenbakia: 101114329
  • Akronimoa: LIFE22-GIC-ES-CROPS4LIFE
  • Aurrekontua: 126.236,25€
  • Proiektuaren webgunea: CROPS4LIFE

Helburu orokorra: Plataforma digital bat lantzea, Gasteizko eremuan nekazaritza erregeneratiboko eta/edo karbono nekazaritzako praktikak erabiltzen lagunduko duena.

Helburu espezifikoak:

  1. Gasteizko elikagai sistema deskarbonizatzea ahalbidetuko duen ingurune bat ezartzea.
  2. Gasteizko gizartearen elikagai hornikuntzari buruzko mentalitate eta portaerak aldatzea, informazioa funtsezko bideratzaile gisa erabiliz, elikagaien horniduran erabakiak hartzeko ingurunea aldatzeko (food choice environment).
  3. Nekazaritzako elikagaien berrikuntza nitxo bat osatzea, Europan planteatzen den testuinguruarekin lerrokatzeko gai izango dena.
  4. Berrikuntzako lau fronte bereizi garatzea:
  • Nekazaritza: ekoizpen handiko ustiategiak ezartzea, ikuspegi agroekologiko eta erregeneratibo batetik.
  • Soziala: lurraldeari atxikitako nekazaritzako elikagaien sistemetan belaunaldien arteko erreleboa bermatuko duten nekazaritzako eragile berriak sartzea.
  • Komertziala: tokiko produktuen salmenta zabaltzea ideologikoki merkaturatze zirkuitu laburretatik hurbilen dagoen biztanleriatik haratago
  • Instituzionala: trantsizio prozesua gidatzea, sektore anitzeko eta sektore arteko integrazioa ziurtatuz
  1. Berrikuntzaren gidaritza iteratibotik abiatuta sortutako ezagutza xedapenen corpus koherente eta osatu batean biltzea, hainbat politika publiko eta hurbileko arau sortzeko oinarriak jartzeko, Gasteizko eta EAEko nekazaritzako elikagaien sistemaren trantsizio jasangarrira bideratzeko.