GODRONE

Fitosanitarioen aplikazioa optimizatzea adimen artifiziala eta droneen erabilera konbinatuz

  • Proiektuaren hasiera: 2022/10/10
  • Proiektuaren amaiera: 2023/10/10
  • Finantzatzaileak: Eusko Jaurlaritza
  • Aurrekontua: 33.452,92 € (%63,27 finantzatuta)
  • Bazkideak: UAGA, ARABADRON, ZERUAN eta NEIKER

Hainbat laborerekin ereindako Euskal Autonomia Erkidegoko lursail komertzialetan, droneek eskaintzen dituzten aukerak ebaluatzea fitosanitarioen aplikazioa eta belar txarren eta fitopatogenoen detekzioa optimizatzeko.

Proiektua 4 fasetan banatu da:

  1. fasea: Labore estentsiboetan teledetekzio bidez antzemandako afekziorik ohikoenen inbentarioa.
  2. fasea: Belar txarrek eta fitopatogenoek kaltetutako eremuak droneen bidez identifikatzea eta, ondoren, Adimen Artifizialaren bidez mapatzea.
  3. fasea: Afekziorik dagoen edo ez dagoen adierazten sailkapen mapak sortzea, tratamendu orgekin bateragarriak.
  4. fasea: Hainbat eitetako labore estentsiboetan aplikatutako tratamendua noraino barreiatzen den neurtzea (ura/koloratzailea).