VERTICAL FARMING

Laborantza bertikala: elikagaien hornidura egonkor eta jasangarria

  • Proiektuaren hasiera: 2021/10/01
  • Proiektuaren amaiera: 2022/12/31
  • Finantzatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Europar Batasuna
  • Aurrekontua: 47.469,00 € (%100 diruz lagunduta)
  • Bazkideak: Hedera Helix, Joshua ‘s nekazaritza ustiategia, Eroski

Proiektu pilotu honek landare ekoizpeneko sistema berritzaile bat diseinatzea eta ezartzea proposatzen du: laborantza bertikala. Sistema horri esker, hostoetako barazkien hornidura egonkor eta jasangarria lortuko da urte osoan. Helburua lortzeko, partzuergo bat sortu da, eta partzuergo horretan parte hartzen dute ekoizleek (Joshua ‘s nekazaritza ustiategia), nekazaritzako elikagaien sektorean teknologia berriak diseinatzen eta integratzen espezializatutako enpresa batek (Engineering and Biotechnology), banaketa enpresa batek (Eroski) eta zentro teknologiko batek (NEIKER).