Sektorearentzat berritzen
Gaur egun, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak osatzen dituzten elementuei buruz egindako azterketetatik ateratzen den informazioa ezinbestekoa da sektorearen garapenerako, sektorearen efizientzia ekonomikoaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik garatzeko.
25 urte baino gehiago dira NEIKERek azterketa horiek egiten dituela, besteak beste, abeltzaintzako ustiategien osasun egoera, patogeno bakterianoen presentzia eta antibiotikoekiko erresistentzia, infekzio zoonotikoen detekzioa, lurzoruaren eta landareen osasunaren zehaztapena, etab. ebaluatzeko, hori guztia ustiategien osasuna bermatzeko eta euskal nekazaritza sektoreak ekoizten dituen elikagaien segurtasuna eta kalitatea egiaztatzeko.
Helburu horiei heltzeko, diziplina anitzeko talde bat dugu, kualifikazio handiko 30 profesionalek baino gehiagok osatua. Azpiegiturei dagokienez, puntako hiru laborategi ditugu. Laborategi horiek zerbitzu analitikoak eta aholkularitza espezializatua eskaintzen dituzte, honako hauek bermatzeko:
- Abeltzaintza ustiategien osasuna
- Elikagaien segurtasuna eta kalitatea
- Euskal nekazaritza sektorearen errentagarritasun handiagoa
Aholkularitza espezializatuarekiko konpromisoa.
Lagin edo akreditazio bat gure edozein laborategitara bidaltzeko jarraitu beharreko jarraibideak deskarga ditzakezu. Era berean, bete eta laginarekin batera erantsita bidali beharreko fitxak aurkituko dituzu.
Zerbitzu analitikoak
Arkautiko (Araba) eta Derioko (Bizkaia) gure egoitzetan daude eskuragarri
Animali osasunaren laborategia
Animali osasunaren laborategia
- Animalia gaixotasunen diagnostikoa: hausnarkarien ugalketa gaixotasunak, mikobakteriosia (tuberkulosia eta paratuberkulosia), hausnarkarien gaixotasun birikoak (IBR, BVD, Border-disease, Maedi-Visna…) edo txerri leptospirosia.
- Hazitarako behien osasun kontrola.
- Pentsu eta lehengaien mikrobiologia.
- Esnean dauden patogenoak detektatzea.
Baliabide naturalen kontserbaziorako laborategia.
Baliabide naturalen kontserbaziorako laborategia.
- Lurraren Emankortasunaren Analisia
- Landareen Nutrizio Analisia
- Ongarriketa Gomendioa
Landare osasunaren laborategia
Landare osasunaren laborategia
- Landatzeko eta kontsumorako patataren ziurtagiria.
- Hazien araztasun, zenbaketa, ernetze eta bideragarritasun saiakuntzak.
- Berrogeialdiko organismoak detektatzea.
- Onddoek, bakterioek, birusek eta nematodoek landareetan eragindako gaixotasunak diagnostikatzea.
- Landare espezieen barietateak identifikatzea (patata, piperra, tomatea…).
Segurtasun handiko instalazioak
Segurtasun handiko bi instalazio. Orotara, 1.520 m2-ko azalera hartzen dute.
Honako hauek ditugu: mikrobiologia eta immunologiako laborategi bat, biosegurtasuneko 3. mailako laborategi bat (BSL-3), biosegurtasuneko 2. eta 3. mailetako animaliekin esperimentatzeko instalazio batzuk, biosegurtasuneko 2. mailako landare saiakuntzarako berotegi bat, kromatografia eremu bat, biologia molekularreko eremuak, kimika analitikoko eremu bat eta landare analisirako laborategi bat.
Azpiegiturak
Segurtasun azpiegitura horiez gainera, ekipamendu esperimentala dugu, gure lan zientifikoa gauzatzeko oso lagungarria baitzaigu.
Alerta Biologikoko Laborategi Sarea (RE-LAB)
NEIKER Alerta Biologikoko Laborategi Sareko (RE-LAB) kidea da 2016. urteaz gero.
Gobernu zentraleko lehendakaritzak sustatzen du sare hori. Carlos III.a Osasun Institutuak koordinatzen du, eta sareari esker, Krisi Egoerak Gidatzeko Sistema Nazionalak eragile biologiko arriskutsuen mehatxuei aurre egiten lagunduko dion oinarrizko azpiegitura zientifikoa eta teknikoa eduki dezake.
ENACek egiaztatuta NEIKERek eskaintzen dituen saiakuntza guztiak deskargatu eta kontsulta ditzakezu.
Informazio gehiago nahi duzu?
Esperientzia handiko talde bat dugu zure zerbitzura.