VIGIA15

Patogenotasun handiko hegazti-influenza EAEn zaintzeko programa

  • Finantzaketa: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
  • Ikerlari arduraduna: Marta Barral
  • Gauzatzea: 2016-2018

Proiektuaren helburu orokorra patogenotasun handiko hegazti-influenza EAEn zaintzeko programa bat ezartzea da, haren bidez protokolo, baliabide eta oinarrizko diagnostiko-teknikak eskuratzeko, hala, foku posibleak goiz detektatu eta berehalako erantzuna abiarazi ahal izateko

Hauek dira helburu espezifikoak:

1. Hegazti-influenzaren EAEko andui zirkulatzaileen diagnostikoa hobetzea
2. Hegazti-influenzaren birusaren tipatze-metodoak eta karakterizazio molekularra prestatzea
3. Etxeko hegaztietan eta basahegaztien influenza birusen detekzio, isolatze, tipatze eta karakterizazio molekularra.
4. EAEn identifikatutako patogenotasun txikiko hegazti-influenzaren birusen azterketa epidemiologikoa
5. Azterketa serologikoa. A influenzaren birusaren aurkako antigorputzen presentzia detektatzea basahegazti eta basaugaztunetan.
6. Gaiari buruzko informazio teknikoa eta administraziokoa eguneratuta mantentzea eta ebaluatzea.

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.