LIFE URBASO

Baso kudeaketan oinarritutako irtenbideak, giza kontsumorako ura, biodibertsitatea, bioekonomia eta erresilientzia klimatikoa babesteko

  • Hasiera: 2021eko iraila
  • Amaiera: 2025eko abendua
  • Finantzaketa: Proyecto del programa LIFE cofinanciado al 55 % por la Unión Europea.
  • Aurrekontua: 811.329 €.
  • Partnerts: Reserva de la biosfera de Urdaibai, UPV/EHU, BC3, Consorcio de Aguas de Busturialdea y Agencia Efe

Life Urbasoren helburua honakoa frogatzea da: edateko ur-hartuneen ibai-arroetako baso kudeaketaren plangintza arduratsua eta egokia egiteak uraren kalitatea hobetu eta kantitatea handitzen duela. Bi horiek, ezinbestekoak dira giza osasuna hobetzeko eta klima-aldaketaren ziurgabetasunetara egokitzeko.

HELBURUAK

  • URBASO partzuergoak honako helburu hauek lortzeko lan egingo du:
  • Ura babesteko beharrezkoak diren esku-hartze eremuak mugatzeko gida tekniko bat garatzea. Bertan, horietako bakoitzerako baso-kudeaketa eraginkorraren gidalerroak jasoko dira.
  • Urdaibaiko Erreserbako ur-hartuneetan garatutako jarraibideak ezartzea, uraren kalitatea hobetzeko baliagarriak direla frogatu ahal izateko. DOC kantitatea % 10 eta sedimentuen karga % 25 murriztea aurreikusten da. Ondorioz, desinfekzio-produktuen erabilera murriztuko litzateke, baita prozesu horretan sortutako THM bezalako azpiproduktuen kopurua ere.
  • Proposatutako lurzoruaren erabileren aldaketek giza kontsumorako ur kantitate jarraitua eta nahikoa ematen dutela frogatzea. Ur-kantitatea % 15 handitzea aurreikusten da.
  • Garoaren kontrolak edateko uraren PTA kantitatea murrizten duela frogatzea.
  • Hobekuntza hauek posible egingo dituzten ekosistema-zerbitzuen hornitzaileei, hau da eraldatuko diren basoen jabeei, ordaintzeko pizgarri ekonomikoak kalkulatzea.
  • Baso-jabeen eta ur-hornitzaileen artean ekosistema zerbitzuak ordaintzeko kontratu-tresna bat garatzea.