LIFE URBASO

Baso kudeaketan oinarritutako irtenbideak, giza kontsumorako ura, biodibertsitatea, bioekonomia eta erresilientzia klimatikoa babesteko

  • Hasiera: 2021eko iraila
  • Amaiera: 2025eko abendua
  • Finantzaketa: LIFE programme
  • Aurrekontua: 2.223.596 € NEIKER: 875.355 € (%55 Life Programatik finantzatua)
  • Partnerts: UPV/EHU, BC3, Consorcio de Aguas de Bilbao/Bizkaia, Agencia EFE

LIFE URBASOk eremu pilotuen sare bat ezarri eta mantenduko du, non naturan oinarritutako irtenbideak ezarriko diren, giza kontsumorako uraren kantitatea eta kalitatea bermatzeko. EBko Uraren Esparru Zuzentarauak babestu egin behar direla ezartzen du gizakiak kontsumitzeko ura ateratzen diren eremuak. Hala ere, eremu horietan ez dago lurzoruaren erabilera araututa. Euskadin, 250 ura biltzeko gune baino gehiago daude giza kontsumorako ura ekoizteko, eta horietatik %70 baso-sistemen pean daude. Proiektuak basoen kudeaketa protokoloak garatu eta ezarriko ditu basoen eta uraren arteko elkarrekintzak optimizatzeko, ura baso-plangintzaren erdigunean kokatuko duen ekosistemen ikuspegi baten bidez.