INFLUOMA

Ostalariaren beraren influenza infekzioari buruz dugun ezagutza handitzea, eta hegaztien bakteriomak eta biromak infekzioaren bilakaeran duten rola zehaztea

  • Proiektuaren hasiera: 2021eko ekaina
  • Proiektuaren amaiera: 2024ko ekaina
  • Finantzaketa: «I+G+B proiektuak» lantzeko 2020ko deialdia. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
  • Aurrekontua: 225.660 €
  • Partnerts: IRTA-CReSA, SaBio-IREC

Hegazti gripe edo influenzak galera handiak eragiten dizkio hegaztien sektoreari. Adibide garbia dira gaur egun Europan antzeman diren agerraldiak. Azken hilabetean 40 etxaldetan baino gehiagotan detektatu da infekzioa, eta 1.700.000 hegazti baino gehiago hil edo akabatu dira 9 herrialdetan.

Gainera, hilda edo hilzorian agertu diren basoko 549 hegaztirengan aurkitu da birusa 10 herrialdetan, Espainia barne, non, azaroaren amaieran, kutsatutako belatz handi bat aurkitu baitute Kantabrian. Lurralde batean influenza birusak sartzea batez ere hegazti migrariei lotuta gertatu ohi da, eta, horregatik, ohikoa da ustiategietan biosegurtasun neurriak ezartzea, eta ezinbestekoa da zaintza programak mantentzea, egon daitezkeen infekzio fokuei modu goiztiarren antzemateko.

Gainera, oraindik gutxi dakigu hegaztiek beraiek hegazti gripearen infekzioarekiko duten erresistentzia/sentsibilitate mekanismoei dagokienez.

Horrez gain, egiaztatu da komunitate bakterianoen eta birikoen osaerak funtsezko eragina duela mikroorganismo jakin batzuk ugaritzeko; horietako batzuk patogenoak dira, hegaztientzat ezagunak, edo zoonotikoak ere bai, eta pertsonengan eragina izan dezakete. Hegazti gripearen kasuan, frogatu da birusak kutsatutako hegaztiak salmonela edo mikobakterioak bezalako agenteekin ere gehiago kutsatzen direla.

Horregatik, beharrezkoa da ostalariaren beraren influenza infekzioari buruz dugun ezagutza handitzea, eta hegaztien bakteriomak eta biromak infekzioaren bilakaeran duten rola zehaztea.

PID2020-114060RR-C31 proiektua. MCIN/ AEI /10.13039/501100011033 funtzarekin: