GARANA

Ixodes ricinusek Euskadin duen ziklo biologikoaren karakterizazioa eta haren ugaritasunean aldi baterako aldaketak eragiten dituzten faktore biotiko eta abiotikoen azterketa

  • Finantzaketa: INIA – RTA2011-00008-C02-02
  • Ikerlari arduraduna: Ana L García-Pérez,
  • Gauzatzea: 2011-2015

Hau da proiektu koordinatu honen helburu nagusia: ixodido-populazioek etxe-animalietan eta basanimalietan eta Espainiako bi erkidegotako —Euskadi eta Asturias— landaredian zer zinetika duten aztertzea, eta albaitaritzarako interesekoak diren akainek transmititzen dituzten gaitz batzuen, hala nola piroplasmosiaren eta anaplasmosiaren, zenbait alderdi epidemiologiko aztertzea, ikertutako bi zonen arteko desberdintasunak analizatuz erreserborio posibleei eta parte hartzen duten ixodido-espeziei dagokienez.

Hauek dira helburu espezifikoak:

1. Ixodes ricinusen hiru aldien urtaro-zinetikaren azterketa EAEko landaredian. Lortutako ugaritasun-indizeen emaitzak zona berean aurretik egindako beste azterketa batzuen emaitzekin alderatuko dira, denboran zeharreko ugaritasun-aldaketak egiaztatzeko.
2. I. ricinusek ostalarietan duen zikloa karakterizatzea. Lagintze-zona berean, erregimen erdiestentsiboko azienda aztertuko da aldian-aldian. Ahal den neurrian, lagintze-zonaren inguruko ehiztari-elkarteek eta basafauna berreskuratzeko zentroek jasotako mikrougaztunen eta beste animalia basati batzuen laginak ere hartuko dira. Jakin nahi da zer lehentasun duen estadio bakoitzak ostalariez elikatzeko orduan.
3. PCR generikoak prestatzea anaplasma eta piroplasmetarako positibo ematen duten laginak bahetzeko. Teknika horiek SERIDAko taldeari emango zaizkio, eta hark, bere aldetik, landarediko akainen eta/edo etxe-animalien eta animalia basatien odolen laginetan aplikatuko ditu.
4. Euskadiko etxe-animalien eta animalia basatien akainetan dabiltzan anaplasma-espeziearen barietate batzuen presentziaren eta prebalentziaren azterketa (A. marginale/A. ovis eta Anaplasma phagocytophilum).
5. Zehaztea zer eragin duten ingurumen-faktoreek —hala nola klima eta ostalari posibleen komunitatearen habitata eta konposizioa— akainen eta aztertutako patogenoen presentzian eta ugaritasunean. Bi erkidegoetan bildutako datuak elkartu, eta multzo gisa aztertuko dira.