Albisteak

BERRIA

NEIKEReko doktoregai Eduardo Rosak 2022ko RED MEDIA saria lortu du, nekazaritza eta basogintza sektorean klima aldaketa arintzeari buruzko tesirik onenagatik

18 maiatza 2022

NEIKEReko doktoregai Eduardo Rosak 2022ko RED MEDIA saria lortu du, nekazaritza eta basogintza sektorean klima aldaketa arintzeari buruzko tesirik onenagatik

  • Bere ikerketa oilo erruleen ustiategietan gas nitrogenatuen isuriak murrizteari buruzkoa izan da

RED REMEDIAk, Nekazaritza eta basogintza sektorean Berotegi Efektuko Gasen Isuriak Murrizteko Sare Zientifikoak, NEIKERen doktoretza egiten ari den Eduardo Rosaren lana aitortu du, nekazaritza eta basogintza sektorean klima aldaketa arintzeari buruzko 2022ko doktoretza tesirik onena dela iritzita.

Ikerketak, “Farm scale approach for mitigation strategies of nitrogen gas emission in the laying hen manure managemet chain” izenekoak, errunaldi intentsiboko hegazti ustiategien gas nitrogenatuen galeren magnitudea aztertzen du, eta horiek murrizteko estrategia batzuk proposatzen ditu.

Lana NEIKEReko Baliabide Naturalen Kontserbaziorako Departamentuko Pilar Merino eta Haritz Arriaga ikertzaileek zuzendu dute.

2022 RED MEDIA SARIAK

Aurreko urteetan bezala, sariak “klima aldaketa arintzeko” egindako lana baloratu du, Berotegi-Efektuko Gasak murrizteko ikerketari eta nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreetan karbono bahiketa sustatzeari dagokionez, eta aurkeztutako lanen kalitatea eta eragina ere ere hartzen ditu kontuan.