BERRIA
NEIKER-Tecnaliak “ekonomia zirkular eta mikroalgen” jardunaldian parte hartuko du
17 urria 2018Mikroalgak baliabide berriztagarri berri bat dira bioproduktuak lortzeko, sektore energetiko, kimiko eta agropekuarioetara zuzenduta. Ildo horretan, lehengai horrek eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko, NEIKER-Tecnaliak, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin batera (CENER), “ekonomia zirkularra eta mikroalgak” lantzeko dibulgazio jardunaldia antolatu du.
Ekitaldian Europako CYCLALG proiektua eta bere emaitzak ezagutaraziko dira; bertan, Euskadi, Nafarroa eta Frantziako sei zentro teknologikok osatutako partzuergo bat lanean aritu da, biomasa hori efizientziaz ustiatu ahal izateko prozesu teknologikoak garatzeko helburuarekin, biodiesela eta beste bioproduktu batzuk lortzeko.
Halaber, hitzaldian, industriaren sektorean mikroalgen aplikazioaren gaineko hiru kasu praktiko azalduko dira.
· Life ALGAECAN proiektua:fruta eta barazkiak prozesatzeko industriari iraunkortasuna gehitzea, ur zikinak mikroalgekin tratatuz eta eguzki energia erabiliz.
· NEOALGAE:mikroalgak gizakien eta animalien elikadurarako eta kosmetikarako.
· ALGAENERGY:nekazaritza, akuikultura, nutrizioa eta bioenergia.
Informazio gehiago eta izena ematea
Eguna eta ordua:asteartea, urriak 30
Lekua:CENER.Berrikuntzaren Hiria 7. Sarriguren (Nafarroa)
Izena ematea email: claguardia@cener.com