Albisteak

BERRIA

NEIKER, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren alde

11 otsaila 2021

Beste urte batez, NEIKERetik bat egin dugu Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin, horren seigarren edizioan. Izan ere, UNESCOren arabera, 2014 eta 2016 artean, ikasle guztien %30ek soilik hautatu zituzten goi-mailako ikasketak zientzien, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren esparruan (Stem). Egoera horren aurrean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11n Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna Zientzian aldarrikatzea erabaki zuen.