Albisteak

BERRIA

LIFE URBASO, NEIKERek koordinatutako proiektua, Lurra Bizkaia sarietan irabazle

5 maiatza 2023
  • Sari hauek uraren berdintasunezko sarbidea eta haren kontserbazioa bermatzen diharduten entitate eta elkarteen lana aitortzen dute
  • LIFE URBASO proiektuak basoetan oinarritutako konponbideak proposatzen ditu edateko ura babesteko

Atzo banatu ziren Lurra Bizkaia Sariak, berauekin Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak uretara berdintasunez iristea eta kontserbatzea bermatzen duten erakunde eta elkarteen lana aintzatesten du.

LIFE URBASOk, NEIKERek koordinatutako proiektu europarrak, ingurumenari eta iraunkortasunari buruzko ekimen zientifiko onenaren saria lortu zuen. Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzaileak gidatuta Baso Zientzien departamentutik, LIFE URBASOk giza kontsumorako diren ur-hartuneen arroetan baso-kudeaketaren plangintza arduratsu eta egokiak edateko uraren kantitatea eta kalitatea hobetzen dituela frogatu nahi du, biak ezinbestekoak giza osasuna bermatzeko eta klima-aldaketaren ziurgabetasunetara egokitzeko.

NEIKERen aldetik, Leire Barañano zuzendari nagusiak jaso zuen saria, eta nabarmendu zuen “proiektu honekin hobeto ulertuko dugu biodibertsitatearen, bioekonomiaren eta erresilientzia klimatikoaren arteko harremana, basoek uraren kalitatean duten eraginari buruzko azterketatik abiatuta”.

NEIKERez gain, Basque Centre for Climate Change (BC3), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EFEren dira proiektu honen parte.

NEIKERen webgunean proiektuari, helburuei eta abarri buruzko informazio gehiago kontsulta daiteke.