Albisteak

BERRIA

2022ko memoria: plan estrategiko berria, agritech-a sektorean bultzatzea, klima-aldaketa arintzea…

4 maiatza 2023

2022 hausnarketa-urtea izan da NEIKERentzat eta lan horren emaitza izan dira gure ‘2023-2026 Plan Estrategikoa’ eta ‘2023-2026 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana’.

Plan estrategiko berriarekin datozen urteetan non egon nahi dugun eta egon behar dugun zehazten dugu, bai ikuspegi zientifiko-teknikotik bai kudeaketaren arlotik, atik. Leire Barañano NEIKEReko zuzendari nagusiak azaldu duen bezala, “gure plan estrategiko berria 2006tik garatzen ari garen planen jarraipena da. Oraingo honetan, 2021ean ekin genion lanari, sektorearen eta gizartearen erronka nagusiak identifikatuz, eta 2022an, prozesua osatzeko, dagokion parte-hartzea eta kanpoko barne-kontsulta egin genituen, plana garatzeko funtsezko input guztiak batuta”.

Aldi berean, NEIKERen 2023-2026 ‘Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana egin dugu, nekazaritzako elikagaien eta basogintzako sektorearen bilakaera markatuko duten joerekin, politikekin eta araudiekin lotutako erronka handiei erantzuteko.

Gainera, 2022an, agritech-en ibilbide-orria dinamizatu dugu, goi-teknologia sektorean sustatu eta bere lehiakortasuna hobetzeko. Landu ditugun soluzio batzuk hauek izan dira: adimen artifiziala landareekin egindako tratamenduen dosiak doitzeko, BIG DATA mahatsaren kalitatea zehazteko mahats-bilketaren aurretik, negutegi bertikalak edo indoor farming edo doitasunezko abeltzaintza.

Sektoreari klima-aldaketaren eragina arintzen eta haren ondorioetara egokitzen laguntzen jarraitu dugu. Egiaztatu dugu, adibidez, landare-estalkiek ardoaren kalitatea mantentzen dutela eta larratze birsortzaileak lurzoruan karbonoa biltegiratzea areagotzen duela. Gainera, bioteknologiaren bidez lortutako errendimendu handiko lehen pinuak baso batean landatu ditugu, tenperatura altuekiko eta ur-urritasunarekiko duten erresistentzia baloratzeko.

Azkenik, sektorearekiko hurbiltasuna gure DNAren parte da eta, horregatik, 2022an hogei transferentzia-ekitaldi inguru antolatu ditugu. Ekitaldi horiek oso harrera ona izaten dute eta gaurkotasuneko gaiak izaten dituzte ardatz. Gaiaren garrantzia eta gaurkotasuna direla eta, one health topaketa nabarmentzen dugu, animalien, gizakien eta ingurumenaren osasunaren arteko lotura estuari buruz hausnartzeko. Jardunaldi horiei esker sektorearen pultsua hartu eta bertatik bertara ezagutu ahal izanten ditugu haren kezkak, haien benetako beharretara egokitutako produktuak eta soluzioak berritzen eta garatzen jarraitu ahal izateko.

Hori guztia eta askoz gehiago kontsulta daiteke gure 2022ko memoria korporatiboan.