Albisteak

BERRIA

GONZALO NARDIZ BENGOETXEA sariak: hautagaiak proposatzeko epea ireki da

3 otsaila 2020
GONZALO NARDIZ BENGOETXEA sariak: hautagaiak proposatzeko epea ireki da

Gasteiz, 2020ko otsailarean 3a. Eusko Jaurlaritzak nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetako ibilbide profesionalentzako Gonzalo Nardiz Bengoetxea Sarien 2020 deialdia egin du.
Sariek Euskadiko nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorean egindako ibilbide profesional luzeagatik nabarmendu diren pertsonen edo taldeen lana gizartearen aurrean balioan jartzeko. Edizio honetan lehen sektoreko eta baserri munduko emakumeen lana agerian jartzea eta aitortzea sustatu nahi da bereziki.
NEIKERetik parte hartzera eta sarietarako hautagaiak proposatzera animatu nahi zaitugu, otsailaren 28a baino lehen.
Deialdi honetan, sektore bakoitzeko pertsona edo talde bati edo gehiagori emango zaizkio sariak, Epamaihaiaren iritziz. Saritu bakoitzak ohorezko sari bat eskuratuko du, eta jendaurreko aitortza, Iñigo Urkullu Lehendakariak presiditutako ekitaldi batean, hurrengo maiatzaren 14an.

Saritutako pertsonek edo taldeek berariaz adierazi ahal izango dute sari hori jaso dutela beren inprimaki profesionaletan, bai eta beren establezimenduetan saria jendaurrean jarri ere.

Sarietarako aurkezten diren hautagaiek gutxienez Euskal Herriko bi eragile sektorialen babesa beharko dute eta, nolanahi ere, hautagai izendatutako pertsonak edo taldeak hautagaitza onartu beharko du.

Hautagaitzak eta dagozkien dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzara zuzendu beharko dira –Donostia-San Sebastian, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz –, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, ezarritako edozein bideren bitartez. Hautagaitzak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi, eta 2020ko otsailaren 28an bukatuko da, egun hori ere epean sartuta.

Deialdiaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Informazio gehiago Irekian.