BERRIA
Gaixotasunak mahastietan kudeatzea, appvid aplikazio informatikoaren bidez.
1 otsaila 2019Gaixotasunak mahastietan kudeatzea, appvid aplikazio informatikoaren bidez.
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).
Nekazaritzako Ikerketa eta Garapeneko Euskal Institutua, HAZI Fundazioa eta Ager technology
NEIKER, Nekazaritzako ikerketa eta garapeneko Euskal Institutua, APPVID proiektuko partaide da. Proiektua 2016ko Lankidetza Laguntzekin (1305/2013 Araudia, EB) kofinantzatuta dago eta honako hauek ere parte hartzen dute: ABRA-ARABAKO ERRIOXAKO UPATEGIEN ELKARTEA (proiektuko liderra eta koordinatzailea), Arabako Nekazarien eta Abeltzainen Koop. E. (AGA, Koop. E.), Tierra, Ostatu, Artuke, Eguren Ugarte eta Gil Berzal, Arabako Errioxako upategiak, Arabako Txakolineko Beldio Txakolina, HAZI Fundazioa eta Ager technology.
Lortu nahi den helburua da aplikazio informatiko batgaratzea, mahastien osasun egoera maneiatzeko. Aplikazio horrek aholkua emango die ekoizleei, eta mildiu, oidio eta botritis gaixotasunak kontrolatzeko erabakiak hartzen lagunduko die. Honako hauen bidez egingo dira: (1) gaixotasuna kontrolatzeko tratamendu fitosanitarioak erabiltzeko unerik egokiena zehaztuz; (2) tratamendu aplikazioak murriztea, sentsoreak, behaketak eta ustiapen koadernoak erabiliz mahastiei buruz jasotako informazioa integratuz; (3) gaixotasunaren kontrolaren eraginkortasuna handitzea, aplikazio informatiko bat garatuz, zeinak mahastiaren egoerari buruzko informazioa denbora errealean emango duen eta erabili beharreko produktuari buruzko gomendioak ere emango dituen.
Mahastietan tratamendu fitosanitarioak aplikatzeko erabakiak hartzeko laguntza tresna gisa sakelako telefonoentzako aplikazio bat erabiltzeak erraztu egingo du mildiu, oidio eta botritis gaixotasunak kontrolatzeko tratamenduak une zehatzetan erabiltzea, aplikazio kopurua ere murriztera iritsiz. Murrizketa horrek ekarriko du ingurumenera igorritako inputak gutxitzea eta baita motorrek euren lanean botatako gasak gutxitzea ere. Horrek lagundu egingo du ingurumen iraunkortasunean. Gainera, tratamenduan eraginkortasun handiagoa lortzea ahalbidetuko du, eta mahatsaren eta ondorengo ardoaren kalitatea hobetzea ekarriko du. Mahatsaren kalitatea upategian sartzean igarriko da, eta lortutako ardoak kalitate hobekoak izango dira. Ekoizpen sistemak ere bere balio erantsia handituko du; izan ere, fitosanitario gutxiago erabiltzeak ardoa egitean nahi ez diren ondorioak saihestea ekarriko du, hala nola atzerapenak hartziduretan edo nahi ez diren usainak ardoan agertzea. Eta, gainera, aurrezpen ekonomikoa eragingo du, horretan lagunduk baitute aplikazio kopuruaren murrizketak (fitosanitario gutxiago erabilita), langile kopuruaren murrizketak, eta erabilitako ur, olio eta erregai kopuruaren murrizketak. Horrek guztiak, azken batean, produktibitatearen hobekuntzaekarriko du.
APPVID proiektuaren bidez, gainera, honako hauek lortu nahi dira:
- Baliabideak eraginkorkierabiltzea: mahastietan igorpen kopurua murriztea eta karga fitokimiko maila baxuko mahats ekoizpena bultzatzea.
- Erresistenteaizatea klima aldaketei, horiek ondorio gisa mahastietako izurriteen eta gaixotasunen bilakaera ekarriko baitute, eta, horretarako, beharrezkoa izango da egokitzapen bat haien kudeaketan eta praktika kulturaletan. Mahastietako gaixotasunak kudeatzeko aplikazioa egokitzen joan ahal izango da; hau da, eboluzionatzen joango da klimaren eta ingurumenaren aldaketekin.
- Ekoizpen sistema guztietan lan egitea; betiere, ardogileek ekoizpen ekologikorakotrantsizioa egin dezaten bultzatuz.
- Ingurumenaren babesa hobetzea eta aldaketa klimatikoa arintzea, ekosistemara igorritako inputak murriztuz.
- Loturaksortu eta ezartzea ardo ekoizleen sektorearen (ABRA, AGA eta upategiak), ikerketaren (NEIKER), garapenaren (HAZI) eta lehiakortasunaren (AGER) artean, ezagutzak transferitzeko eta ardogileen zerbitzura egongo den tresna batean egokitzeko.
Hainbat fasetangaratuko da proiektua. Lehendabizikoan sistemaren beharrak zehaztea proposatzen da: mahasti lursailen kokapena eta euren ezaugarriak, lanerako erabiliko diren ingurumen eta klima parametroak zein datu historiko garrantzitsuak, eta baita sentsoreen instalazioa ere (estazio meteorologikoak). Bigarren fasean, mildiu, oidio eta botritis gaixotasunen arriskuak iragartzeko modeloen garapena egingo da, proiektuak irauten duen bitartean egingo diren kanpainetan lursailetako gaixotasunen gaitzen datuak jasota. Eta hirugarren fasean, aplikazio mugikorra garatu eta baliozkotu egingo da.
Proiektuaren azken emaitzasakelako telefonoentzako aplikazioa litzateke, mahastien gaixotasunak kudeatzeko tresna lagungarria, erabilerraza, mahastien osasuna kontrolatzeko erabakiak hartzeko orduan lagungarria. Informazioa emango dio ardogileari ,eta bideratu egingo du erabakiak hartzen jakiteko zein den tratamendurako unerik egokiena, informazioa eskatu duen lursaileko gaixotasunak kontrolatzeko.Gainera, tresna honek input kopurua murriztea ahalbidetuko du, batez ere fitosanitarioen erabilerari dagokionean, eta, ondorioz, baita erabilitako makinen gas igorpena ere, eta, horrela, ingurumenari ere lagundu egingo zaio. Baliabideen erabilpena optimizatzea ahalbidetuko du, mahastien lursailetan jarritako estazio meteorologikoetako datuak prozesatuz. Era berean, bioaniztasuna handitzea ahalbidetuko du, fitosanitarioen erabilera murriztu egingo delako; izan ere, horiek mikrobioetan murrizketa eragiten baitute eta lurren kalitatea hondatzen baitute. Gainera, klima aldaketa ere arindu egingo da, makinen gas igorpena murriztu egingo baita.