Albisteak
Eusko Jaurlaritzak Carlos Garbisu NEIKER-Tecnaliako ikertzailearen jardunaldi profesionala aintzatetsi du
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Atzo ospatu zen Euskadiko ikertzaileek bikaintasunean, espezializazioan eta merkatuarekiko hurbiltasunean egin duten lanaren aitzatespen publikoa.

Ikerketa arlo ezberdineko 21 profesionalek omenaldia jaso zuten eta berauetariko bat Carlos Garbisu gure lankidea izan zen, Baliabide Naturalen Kontserbazio departamentuaren burua.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatu zuen omenaldi-ekitaldiko buru izan zen Iñigo Urkullu Renteria Lehendakaria eta, bertan, teknologia-zentroek eta IKZek (ikerketa korporatiboko zentroak) beraiek hautatu zituzten ikertzaileei beren lana aintzatesteko diploma banatu zitzaien.

Aintzatespena jaso zuten pertsona guztiek topaketa izan zuten Lehendakariarekin, Arantxa Tapia sailburuarekin eta Estibaliz Hernaez sailburuordearekin. Ekitaldian teknologia-zentro eta IKZetako presidente eta zuzendariak ere izan ziren, eta, bertan, bai sailburuak bai Lehendakariak eskerrak eman zizkieten ikertzaileei, ezagutza sortzen egiten duten lanagatik, hura zuzenean islatzen baita Euskadiko enpresa-egituraren lehiakortasunean.

Lerro hauen bitartez Carlos zoriondu nahi dugu bere jarduera profesionalak lortu duen merezitako aintzatespenagatik. Zorionak Carlos!!!