Albisteak

BERRIA

Europako LIFE HEALTHY FOREST proiektuak basoko gaixotasun fungikoei aurre egiteko garatutako tresnak aurkeztu ditu

17 urtarrila 2020
Europako LIFE HEALTHY FOREST proiektuak basoko gaixotasun fungikoei aurre egiteko garatutako tresnak aurkeztu ditu

Gaur proiektua ixteko jardunaldi bat egin du, Arkautin, eta baso sektoreko berrogeita hamar ordezkari inguruk parte hartu dute

Basoko gaixotasun fungikoen prebentzio goiztiarra eta haien aurkako borroka errazago egingo dira Europako LIFE HEALTHY FOREST proiektuan lortutako tresna eta ezagutzei esker; proiektuaren emaitzak gaur aurkeztu dira, basogintza sektoreko berrogeita hamar ordezkariren aurrean Arkautin egindako amaierako jardunaldian.

LIFE HEALTHY FOREST proiektua Europar Batasuneko LIFE programak kofinantzatzen du, eta sistema berritzaile bat garatzen ari da basoko kalteak modu goiztiarrean detektatzeko eta ebaluatzeko, hainbat espezializazio arlo uztartuz, horien artean biologia molekularra edo teledetekzio teknikak. Sistema eskala handian inplementatu da Euskadin, eta ezagutzaren oinarria handitzen lagunduko du, Europako baso eta biodibertsitatearen inguruko politikak garatzeko.

Jardunaldian parte hartu dute Eugenia Iturritxak eta Nebai Mesanzak, NEIKEReko baso zientzietako adituek, eta Euskal Autonomia Erkidegoan banden gaixotasunen inguruko aurrerapenak izan dituzte hizpide. Ildo horretan, laborategiko baldintzetan lortutako emaitzak landu dira (substantzia naturalak testatzea, etorkizunean kobrea ordezteko elementu potentzialak), landa baldintzetan lortutakoak (gaixotasunaren epidemiologia, tranpa bidezko monitorizazioa), teledetekzio tresnak aplikatuz lortutakoak (basoko kalteak kalkulatzeko tresna berriak) eta basogintzaren arloan web bisoreak erabiltzea.

NEIKEReko Ana Aragonesek eta Enrique Ritterrek basoko onddoen aldakortasun genetikoaren gaineko azterketaren azken aurrerapenak aurkeztu dituzte, munduko eskalan gehien barreiatu diren espezieetako baten bitartez: Diplodia apinea.

HAZIko ordezkari Alejando Canterok eta Xabier Garitanok aurkeztutako gaiak izan dira teledetekzioa, basoko kalteak kalkulatzeko tresna moduan, eta web bisoreak eta detekzio tresna berrien erabilera, hurrenez hurren.

Margarita Elvira Recuencok eta Ricardo Aliak –INIA-CIFOReko ikertzaileak dira, basogintza hobetzeko gaien inguruko ibilbide luzekoak–, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Maria Soliñok basoko gaixotasunei buruzko ikerketak ezagutarazi dituzte. Pinus pinaster-ean aplikatutako hobekuntza programa bat erakutsi dute, basoa hobetzeko kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak azpimarratuz, eta Pinus pinaster hobetzeko eta kontserbatzeko programa operatiboei buruz gizarteak duen pertzepzioa ere azaldu dute.

LIFE HEALTHY FOREST proiektua LIFE programan aukeratutako 96 proiektuetako bat da, Ingurumenaren azpiprogramaren barruan: Europar Batzordeak 1.117 eskari jaso zituen 2014-2020 programazio aldiko proiektuen lehen deialdian.

Informazio gehiago: www.lifehealthyforest.com/